Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahokari 1 izond/iz ahotsez mintzatuz, haizea aho barrunbetik kanporatuz ahoskatzen dena.

Bokal sudurkarien nolakotasuna okerrago bereizten da bokal ahokariena baino; horregatik, esan daiteke bokal ahokariak eraginkorrago direla seinale akustiko diren bezainbatean.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 96. orr.

Terminologia eta sailkapenaren tentaldian erorita, pentsa liteke hots AHOKARIAK airea ahotik aterata ahoskatzen direnak direla eta sudurkariak, airea sudurretik aterata ahoskatzen direnak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 142. orr.

Bokal ahokariekin nahiko ez duen hizkuntzak bakarrik beharko ditu bokal sudurkariak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 96. orr.

Bokal-ahokari edo igurzkari-ahoskabe loturak askatu edo murriztu egin beharko ditu frantsesaren ahoskeraz jabetzeko.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 106. orr.

2 kontsonante ahokari (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Kontsonante ahokarietan, aire fluxu guztia ixten da erabat (hersketa fasea), eta presio diferentzia bat eragiten du artikulazio tokitik aurrerako eta lehenagoko guneen artean. ETC-entziklopedia   Kontsonante herskari, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus