Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahokada 1 iz ahotik behingoan botatzen den aire, ke edo isurkari zatia. ik bafada.

Elkar ezagutzen dugu dagoeneko -zigarro kearen ahokada bota du Eñauten aurpegira-.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 119. orr.

", eskatu zion Josebak ke ahokada bat aurpegira botaz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.

Tira, has gaitezen taxuz pentsatzen, esan nion neure burari zigarroari ahokada sakona egin ondoren, nikotinaren eragina biriken sakoneraino iristen zitzaidala sentituz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 64. orr.

Keinu gozakaitz batez andreak bizpahiru ahokada azkar eman zizkion piparen muturrari.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 106. orr.

Morales jaunak beste ahokada bat eman zion zigarroari eta hautsontzian pausatu zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 116. orr.

Koronelak ahokada bat ke, urdina, sabairantz bota zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 57. orr.

Bere ahoa lepo zurian galtzen zuen gero, amuarrain izutu baten modura ahoa urduri ireki eta itxiz, eta ahokada bakoitzean bere lurrin gozoa irensten zuen.  Berria - Kultura   2006-03-30

2 irud/hed

Hartzen zuen ahokada bat, pixka batean ahoan eduki, aho-sabai guztia busti, eta, gero, tximiniara tu egin eta isurtzen zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 227. orr.

Arratsean ohartzen ginen istant batez ere ez ginela isilik egon egun guztian, ezta, haizeak nolako gustua sentitze aldera, aire-ahokada bat hartzeko ere.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 85. orr.

Kontua da susmoek eta itxaropenek bat egin zutela atzo Mont-Ventoux mendi mitikoan, eta txirrindularitzak aspaldi hartu duen arnas ahokada handiena hartu duela, Igorreko (Bizkaia) gazte ausart eta odolbero baten erruz.  Berria - Kirola   2004-06-11

Segitzen zuten beren esplikazioetan jator-jator, gero-eta beroago halere, harik-eta, halako batean, gogoan ondo puntapaxtuta gelditu zitzaidan ahokada hauxe iritsi zen arte: Euskal Herriak bere buruari gainez egiten dio.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 205. orr.

3 behingoan ahoratzen den janari kopurua.

Nofuturek, trago handi bat ur edan, eta bi ahokada ale jan zituen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 494. orr.

Loroak ahokada batean irentsi zituen abokateak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 26. orr.

Haren ahoak apropos egina zirudien arkumea edo antxumea ahokada batez irensteko.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahokada bat (7); beste ahokada (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus