Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahohandi izond handiustekeriaz, ahoberokeriaz mintzaten dena.

Hi koldar ahohandi bat haiz, eta, bai, jakin ezak, honezkero ez duk gure bila inor etorriko, lau hilabete denbora puska polita da-eta!  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 15. orr.

Denborak, baina, oker nengoela erakutsi zidan eta luze barik ohartu nintzen ahohandi hutsak zinetela, mutil gehienak legetxe.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 48. orr.

Eta gero bertako karlistak agertu ziren kalera, txindurrien moduan, egundo baino harroputz eta ahohandiago, eurek euretara antolatu nahian herria.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 79. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus