Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahogozatze iz janari edo edari baten zaporea poliki eta gozatuz dastatzea.

Sukaldariak jaki bat prestatzen duenean era arrazionalean egina dagoela esan dezakegu; baina era arrazionaleko zaporea duela esatea ez du hizkuntzaren ohiturak onartzen, inolako kanpoko kausarik ez dagoelako; dastamenaren ahogozatze presentea baino ez dago.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 77. orr.

Sexu-jardunak gure bizitza osoaren zati txiki-txiki bat hartu ohi du guztira, baina denbora asko eta zabala eskaini ohi diogu haren prestatzeari, imajinatzeari, estrategiari nahiz lanketari; burutu eta gero ere, luzaroan irauten digu haren ebokazioak, ahogozatzeak, oroiminak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 28. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus