Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahogozatu, ahogoza(tu), ahogozatzen 1 janari edo edari baten zaporea poliki eta gozatuz dastatu.

Gustura jan zuen mokadu guztiak ahogozatuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 474. orr.

Joxe Abeli batere jaramonik egin gabe hasi da zizak jaten, hozkada ttikitan, ahogozatuz.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 27. orr.

Jimmy bere osabaren aho serioari begira geratu zen, hark hitzak aletzen zituen bitartean, eta ez zuen ahogozatzen jaten ari zen bildots-txuleta urtsua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.

Ni mini-sukaldean egon nintzen tarte luze batez, sojazko zerbeza bat ahogozatzen eta egunkari atzeratuak irakurtzen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 69. orr.

Jakitatezko eskarmentu zaharraren baserriko ogi eta tremesa lehorra ahogozatu ditut.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 8. orr.

Berandu jaiki eta ongi gosaldu dugu, aldi luze batez gure gosariak zer izanen diren jakinik, hemengo gutixiak ahogozatuz.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 142. orr.

Hurrupatxoka ahogozatu zuen don Ottaviok kafea, hizketan jarraitu aurretik: [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 450. orr.

2 irud/hed

Haren harridura ahogozatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 294. orr.

"Bethlehemgo haurra" edo "Jesus" aipatzean, ezpainak mihiaz miazkatzen ditu, izen horien gozoa dastatuz eta ahogozatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 235. orr.

Mende hau izan baita aurrerapen izugarriak ahogozatzeko mendea baina, aldi berean, paradoxen gizaldia ere.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 17. orr.

Baina gatozen egun naturalaren xarma ahogozatzera eta bihotz-mamian ezartzera: aire orbange zeharrargiak, eguzki printzen aurreko argixkoari basoko zuhaitz bakoitzari bere margo eta ukittu propialak eransten uzten dio, xuabe-xuabe alddatuz, lehor, hezedura janez, xurgaka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 410. orr.

Jarraitu ez ezik, behin eta berriz irakurri nuen, silabak banan-banan aletuz, lerroz lerro ahogozatuz, ele eder haiek denak besterentzat ez baina niretzat balira bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 127. orr.

Ez dakit, eta gainera ez zait axola, zeren furgonetaren leihora itsatsirik joan naizenean, bart Rubenekin igarotako une eztiak ahogozatuz joan bainaiz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 24. orr.

Ez dira, beraz, irensteko testuak, ahogozatzekoak baizik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 106. orr.

Stephenen bezperako KOIPU hura, berriz, hori baino konplexuagoa zen, kasu hartan nabarmen ahogozatu baitzuen soinua, nik emandako enfasi bitxia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 228. orr.

Zuen zentzumenak edertasunari erreparatzeko sortuak dira, hura ikusteko, arnasteko, ahogozatzeko, aditzeko, miresteko.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 80. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus