Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahogorri 1 izond lotsa gutxikoa.

Jendearen artean nahasturik eta burumakur, problemarik gabe iritsi nahi nuen gelara, inoren galdera ahogorririk eta adar-jotze alurik gabe.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 102. orr.

2 bisigu ahogorri (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Uztarian, zintzilik, bisigu ahogorri bat, itsasuge bat eta bi txitxarro beltz zekartzan, eta fusilaren puntan, bizirik oraindik, paneka txiki bat. ETC-literatura, saiakera   Diotenez, Karlos Linazasoro, Erein, 2007

Bisigu ahogorria, berizidoen familiako itsas arraina. ETC-entziklopedia   Bisigu, Wikipedia

Bisigu ahogorria (Beryx decadactylus). ETC-prentsa   Berria, 2008-04-12

Arrainak: Ongi garbitu, eta gordinik, zatitan, izoztu daitezke, edo zenbait modutara prestatuta (legatza saltsan, bisigu ahogorria tomatearekin...). ETC-prentsa   Berria, 2009-10-13

"Nekeza da bazterketa saihestea bisiguaren eta bisigu ahogorriaren kasuan, arrantzaleek oso kuota txikia baitaukate espezie horietarako", azaldu du Santurtunek. ETC-prentsa   Berria, 2019-02-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus