Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ahoberokeria iz ahoberotasun gaitzesgarria; ahoberoari dagokion esana edo kontakizuna.
Egunkariek ergelkeriak eta ahoberokeriak baizik ez zituzten esaten; yankiak ez omen zeuden prestatuta gerrarako; soldaduentzako uniformeak ere ez omen zituzten. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 248. orr.
-Ahoberokeria asko esaten dute Hogsmeaderi buruz, baina ziur diotsut, Harry, ez da esaten duten bezain leku zoragarria -esan zion serio-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 125. orr.
Harryk entzun ahal izan zizkion mespretxuzko ahoberokerien arabera, Malfoy ziur zegoen Buckbeak hil egingo zutela, eta oso pozik ematen zuen, berak eragin zuelako hori. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 256. orr.