Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ahoandi izond/iz gehiegi hitz egiten duena, esan behar ez lituzkeenak esaten dituena.
Gero bertako karlistak agertu ziren kalera, txindurrien moduan, egundo baino harroputz eta ahohandiago, eurek euretara antolatu nahian herria. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 79. orr.
Hi koldar ahohandi bat haiz, eta, bai, jakin ezak, honezkero ez duk gure bila inor etorriko, lau hilabete denbora puska polita da-eta! Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 15. orr.
Denborak, baina, oker nengoela erakutsi zidan eta luze barik ohartu nintzen ahohandi hutsak zinetela, mutil gehienak legetxe. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 48. orr.