Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ankerkeria nabarmeneko aro bat izan zen, bai animaliekin egiten ziren esperimentuen arloan, bai abeltegi eta hiltegienean ere. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 260. orr.
Abeltegiak, merkatariek animalia biziak edukitzeko erabiltzen zituzten gelaxka estu haiek, korridore erregularretan lerrokatzen ziren, angelu zuzenetan ebakirik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 275. orr.
Hegaztien abeltegietan afaltzen ari ziren bake-bakean, animaliak hiltzeko harrietako baten gainean eserita. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 125. orr.
Abeltegiko alanbre sarea hautsez eta amaraunez betea zegoen, olana grisez estalita zegoela iruditzeraino. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 276. orr.
Lisak angeluetako dorretxo baten barnealdea ikusi zuen, irteera hodi zabal moduko bat, abeltegiko aire nazkagarriaren ihesbidea. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 279. orr.
Gobernuak baimena ematen die abeltegiei ibai bazterretan kokatzeko. Berria - Harian 2005-01-18
Abeltegitik atera eta oinak garbitu zituen, soinekoa apur bat goratuz zikinkeriatik babesteko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 277. orr.
Herririk kilometro erdira sendiak duen abeltegi-biltegian egiten ditu prestaketak, autobide ertzean, Beriain mendia gibelean duela. Unibertsitateko esperimentu-abeltegira joan ginen, han egiten baitu Templek gehienbat oinarrizko landa-lana. Berria - Kirola 2004-06-16