Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahitu, ahi(tu), ahitzen 1 da/du ad isurkariez eta kidekoez mintzatuz, erabat bukatu, agortu.

Azkenean, Betuliako jendeari ahitu egin zitzaion ontzietako ura.  Elizen arteko biblia   Jdt 7,20

Zahatoko ura ahitu zitzaionean, zuhaitz baten azpian utzi zuen haurra.  Elizen arteko biblia   Has 21,15

Hamar litro hek ahitutakoan txintxorroa berriz hartu eta hor ikusten nuen bazihoala ontziola flotantearen gibeletik, ur onenaren xeka.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 181. orr.

2 zerbaitetik dagoen guztia bukatu. ik xahutu.

Suak egurra ahitu egin ohi du, egurra su bihurtzen delarik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 107. orr.

Minutuak egin zituen edariak nire begira, malkotan ahituz doan kandela moduan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 72. orr.

Elikagaiak ez ziren ahitu oraindik, eta nork bere partea hartu zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 346. orr.

Hornikuntza ahitu zenean, bertan gelditu eta lurra lantzen hasi ziren.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 197. orr.

Ta zuk ekarri dituzun janariak ahitzean, non bila ditzakegu horrelakoak?  Elizen arteko biblia   Jdt 12,3

Bien bitartean, ontziko janari guztiak ahitu zituzten eta Frantzisko pobrearentzat ekarritakoa baino ez zen gelditzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 217. orr.

Polenta jan beharko diagu -xuxukatu zien-, ogia ahitu egin duk.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 32. orr.

Ontziko marinelek ezin diote arraunketari ekin, goseak baitaude, aspaldi ahitu zaizkie-eta zer jana, zer edana, ontziko horni guztiak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 81. orr.

Egiptotik ekarritako garia ahitu zenean, Jakobek bere semeei esan zien: -Zoazte berriro garia erostera.  Elizen arteko biblia   Has 43,2

Urte hartan janaria ahitu zen hirian eta jendearen gosea izugarria zen.  Elizen arteko biblia   2 Erg 25,3

Lurrin-dendako lana galdua nuen hartan, beste lanen baten bila hasi beharko nuen inolaz ere, dirua ahitu bezain laster.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 65. orr.

Ni ere bizi naiz ordea, baina ez nago segur zergatik bizi naizen, munizioa ahitu zitzaielako edo nire ordez besteren bat fusilatu zutelako edo, besterik gabe, zaharra izatera iritzi naizelako.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 152. orr.

Muskuluak ez dira errenditzen oxigenoa ahitzen zaienean: lanean jarraitzen dute, eta, bitarte horretan, azido laktikoa eta denbora labur batean jasan daitezkeen beste gai batzuk pilatzen dituzte.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 56. orr.

Nire aurrean agertu zinenetik maite izan zaitut, eta maitasun hori ez da ahituko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 308. orr.

Eta ez duk munduari aurrera ekiteko hire kemena ere ahituko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 57. orr.

Horizontearen atzean ezkutatu aurretik eguzkiak eskaintzen duen azken errainuaren gisa ari zitzaion bukatzen, ahitzen bizitza, bereak egina zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 52. orr.

Ahitua dago fase hori, eta bide berriak planteatu behar ditugu, bultzada berriak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-24

Indarrak ahituko zaizkiok bidean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 84. orr.

Azken indarrak ia ahiturik, kemena du oraindik hitzak elkarren hurren zuzen paratzeko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 124. orr.

Denbora berean, indarrak ahitzen ari zitzaizkiola konturatu zen, bernetan karranpak sentituta.Leher eginda nengoen, ahiturik hala gorputzez nola buruz.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 156. orr.

Ia ahituriko zuzia txinpartaka itzali zen, eta ilunpeak marea gisa bildu zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 227. orr.

Andrearen epela galdu berri duten ezinduak dira Markos eta Nestor, pilak ahituriko txotxongilo, esku krudel batek zutik atxikiak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 92. orr.

Jasser Arafatek esan du bi estatuen aterabideari denbora ahitzen ari zaiola.  Berria - Mundua   2004-01-25

Poz hori ahiturik dago aspaldi.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 70. orr.

Sinesmena ahitzen denean, maitasuna ere ahitu egiten duk, eta jokabide jakin batzuen errutina gelditzen duk.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 84. orr.

Mendearen bukaeran, emigrazio anglosaxoia ahitu zenean, Mediterraneoko herrialdeetara zabaldu zen fenomeno hau (Italia, Espainia, Portugal, Grezia).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.

Horrek ahitu zuen nire pazientzia.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 42. orr.

Zigarroa oraino ahitu gabe neukala jakinarazi zidan bulegari mari-ozpinak "Urtxipia jauna" nire zain zegoela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 93. orr.

Ordu erdien kanpai hotsa hedatu zen airean, eta haren dardarak luze iraun zuen txorien txioen eta hostoen marmarren artean, ahitu zen arte.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 48. orr.

Neskak eria pasatzen du gauero sarraila-zulotik eta Basa Jaunak xurgatu eta xurgatu egiten dio; ondorioz, neska ahitzen eta ahitzen ari da, suspirio etengabeen artean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 38. orr.

Botila hura ahituxea zegoen, eta beste bat atera ziguten.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 73. orr.

Kontzertu bakarra ematekoak ziren Apolo aretoan, baina sarrerak ahitu zirela-eta bihar ere han izango da Muguruza Kontrabandarekin.  Berria - Kultura   2004-01-23

3 erabat nekatu; indarraz edo kidekoez mintzatuz, bukatu.

Nola ahitzen duen publikoak pertsona!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 44. orr.

Ondorioz, oso indar gutxi du, ahitzen ari da.  Berria - Gaiak   2006-03-19

Yusuf ahitua zegoen, dibanaren oinean bil-bil egina.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 91. orr.

Ahiturik eta indarrik gabe sentitzen nintzelako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 576. orr.

Ahituta zeuden, nekeak jota.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 18. orr.

Ja ez genuen gehiago hitzik esaten, beroak eta nekeak ahiturik, eta egarriak basamortu kiskalia bera bezalaxe agorturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 113. orr.

Ondoz ondoko emozio haiek guztiek ahiturik zeukaten, eta konortea galdu zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 64. orr.

Nekaturik eta erdi ahiturik zegoen arren, osabari ez zion bertze zorabio hark zentzua galarazi.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 441. orr.

Hamar egun geroago hil zen (1852ko otsailaren 21ean), baraualdi luzeak ahiturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 11. orr.

Nekaturik nagok, ahiturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 240. orr.

Ihesi doazenak, ahiturik, Hexbonen babesean gelditu dira.  Elizen arteko biblia   Jr 48,45

-Bai -esan zion Pippinek-, ahituta nago: ezer ez egiteak eta itxaroteak nekatuta.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 94. orr.

Guztiz ahituta nengoelarik, eta loak hartzeko zorian, tximista batek gurutzatu du nire barrunbea: [...].  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 143. orr.

Ibaiari begiratu zionean, esperantza ahitu egin zen bere baitan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 147. orr.

Ez da konturatzen apurka-apurka dena andeatuz eta hondatuz doala, bizitzako ibilbide aspaldikoak ahitua.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 161. orr.

Baina gaur nire gorputza ahituegi dago hura jasateko.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 254. orr.

Bixkor zetozen, nahiz gurdizainak, gau oso bateko lanak ahiturik, beren jarlekuan erdi lo zeuden, uhalak eskuan, uhalak ere lokarturik, antza.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 195. orr.

Burtsak ere arratsaldean ahituta itxi zuen eguna: Erreserba Federalaren bilera hasia zen eta hark esango du etorkizun hurbilean burtsak zer emango duen.  Berria - Ekonomia   2004-09-22

4 (era burutua izenondo gisa)

Bere baitan biltzen zuen, halaber, isiltasuna, pixkanaka hiltzen lihoakeen preso ahitu bat bailitzan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 31. orr.

Sorgorturik eta gogogabeturik bezala zirudiena borrokan ikusi nuen bere buruarekin, bere indar hondarrak jokoan jartzen dituen naufrago ahituaren antzera, hondamenditik salba lezakeen ohol miragarriaren bila.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 79. orr.

Hasieran talde txiki eta sakabanatuak iritsi ziren: ordenarik gabe zebiltzan gizon ahituak, sarri askotan zaurituak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 109. orr.

Harritzen dira mende ahituetako erreferentzia aho mihian dilindan darabilzkidalako.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 24. orr.

Zeren gorputza nahi den bezain zahar eta ahitua egonda ere, arima nahikari eta oroitzapenez betea edukitzen baitugu, poz bila ibiltzen duk. Amari goizero bezperako kontuak eman, haien harreman ahituaren partaide izan, miseria emozionalaren lekuko, gehiegizkoa zen niretzat.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 211. orr.

Amari goizero bezperako kontuak eman, haien harreman ahituaren partaide izan, miseria emozionalaren lekuko, gehiegizkoa zen niretzat.Arimetara iritsi ginen eta areago, Israel egiaren janariaz betiko elikatzen duzun ugaritasun ahitu ezineko hartara.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus