Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahidura iz nekea, unadura.

Ahidurak laxatzen ninduen, baina gora ekin nion, noizik behin baizik gelditzeke, zorionaren zorionez baldarki zinkurin egiteko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 120. orr.

Hala abiatu nintzen unibertsitaterantz, neure nekearen eta neure ahiduraren gainetik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 395. orr.

Langite honetan hasi zen, hala nola marinelak sentitzen duen, ez ahidurarik gabe, haizeak bela puztutzen diola eta hala ere abiatzeko gogo gutxi daukala.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 84. orr.

Makurturik zegoen ahidurarekin.Bere energia-gordailua aldez edo moldez ahitu ezean, eguna alferrik galdu zuela iruditzen zitzaion, eta ahidura horretan are biziago ageri zuen begirada.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 69. orr.

Udako ahidura; eraman txarreko trenpea; Oinik gabe gelditu izanaren halako sentsazio etereo bat, non ez baitute ezer pisatzen bero sapak, lotsak, kontzientzia txarrak.  Berria - Kultura   2006-02-12

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus