Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahi 1 iz edozein irin mota esnetan egosiz egiten den jateko orea.

Hoa, hoa, zaharrak berotu eta ahia hoztu baino lehen, bota zuen Hermannek.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 12. orr.

Bazkaria edo, ahora eramatera gindoazen ahi gisako nahaskin nazkagarri hura.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 131. orr.

Ahi tankerako gauza bat, seietan.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 57. orr.

Atzetik bi ume zetozen lapiko bat ahi hartuta, euritan freskatzen eta mehetzen ari zena.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 160. orr.

Egunero pizten zuen sua, eta ahia edo zoparen bat prestatzen zuen berarentzat.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 17. orr.

Ahia arrainarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

Heinz multinazionalak merkaturatutako ume txikientzako ahian ere arroz transgeniko legez kanpokoa atzeman dutela salatu dute.  Berria - Gaiak   2006-03-15

Jantoki hutsaren erdian, ahi nazkagarriaren usaina zerion lapikotik gertu zegoen Esteban.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 139. orr.

Eta total, tripa-zorriei ezeren zaporerik ez zuen ahi okaztagarri hura jaten emateko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 139. orr.

Mutur batean gaizkataren masailak eta kartilagoak sartu, beste batean arto beltzezko ahia, eta onddoak tipulatxoekin, eta arrain-hazi gozatuak, eta garunak, eta hik dakian hori guztia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 438. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

haurrentzako saltzen dituzten ahi potetxoz beteta zeukan hozkailua.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 86. orr.

Biek elkarrekin jan zuten ahi-katilukada, karitate tematsu hura zela medio; eta askoz gehiago gozatu ziren debozioaz, janariaz baino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1056. orr.

Ia erdiraino irentsia du ahi platerkada.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

Ahi bola biriketatik desbideratu eta urdailera bidean jartzeko denbora doia izan zuten rasoek.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 135. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hartu aharikia -esan zion Txitxikovi-, ahari-saiheskia da, artobeltz-ahiarekin!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 149. orr.

Annerentzako zereal ahia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 143. orr.

Katilukada handi bat olo-ahi janda berpiztu zen pixka bat, eta ogi txigortua jaten hasi orduko, taldekideak iritsi ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 144. orr.

Bainilla usainezko arrautza-ahia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 38. orr.

Olo ahia marrubiekin, esne hartzitua marrubiekin, ogia marrubiekin, postretarako marrubiak, marrubiak azukretan, marrubiak harearekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 339. orr.

4 irud/hed

Kartoia, halere, hanka-zolari itsasten zitzaion izerdiarekin, eta ahi edo ore zikin bat egiten zuen galtzerdian.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 57. orr.

5 olo-ahi

-Zer gertatzen zaizu? -galdetu zion Ronek, beretzat olo-ahi gehiago hartuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 240. orr.

Olo ahia marrubiekin, esne hartzitua marrubiekin, ogia marrubiekin, postretarako marrubiak, marrubiak azukretan, marrubiak harearekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 339. orr.

-Zer daukagu gaur? -galdetu zion Harryk Roni, bere olo-ahiari azukrea botatzen zion bitartean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 124. orr.

Olo-ahia hotzagatik muturtu egiten zen purrustero zahar petral batek zergatik predikatu guri? uste zuen Bankes jaunak esaten zutela gazteek gaur egun.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 50. orr.

6 ur-ahi (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Gero, maiz, arropak ur-ahiz edo almidoiz tratatu eta, eurek lisatzen zituzten. ETC-literatura, saiakera   Errekuperatzaileak, Pablo Sastre, Elkar, 2015

Sangratu egin zuen, eta esan zidan gazura eta ur-ahia besterik ez emateko. ETC-literatura, saiakera   Gailur ekaiztsuak, Emily Brontë (Irene Aldasoro), Erein-Igela, 2017

Almidoia disolbaezina da ur hotzean eta alkoholean. Ur beroan, baina, ur-ahia sortzen du, zeinak iodo-disoluzio batean kolore urdina hartzen duen. ETC-entziklopedia   Almidoi, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ahi (3); eta ahia (4); olo ahi (3); olo ahia (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus