Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Poe-ren sasoitik ahaztuxe ziren magia, fantastikotasuna eta emozio poetikoa -erromantikoagoa edo idealagoa- lortu nahi izan zuten Villiers de L'Isle-Adam-en Contes cruels edo Marcel Schwob-en Bizi alegiazkoak ipuin liburuek. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 11. orr.
Ahaztuxe nuen gertaera. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 45. orr.
Obispoak bezperako baraua ahaztuxe zuen, nonbait, txanda ezin harturik ibili behar izan baikenuen hari oilasko-muturren bat kentzeko. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 92. orr.
Ahaztuxe nuen hitzen zarata etorri zait gogora, erabilera bat bestea zanpatzen. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 71. orr.
Eta halabehar honek adirazten du, ahaztuxe badugu ere, zeruko jainkotasun guziek lurreko gizakian dutela oin. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 101. orr.
Egun hura ahaztuxea ere izan dut denbora luzez. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 199. orr.
"Igitaia" ere ahaztuxea daukagu. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 130. orr.
Ahaztuxea neukan ordurako Nekaneren adiskidetasuna. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 107. orr.
Arestiko hitz guztiak dira zerrendagai: ikasi berri ditugun euskara batukoak, ahaztuxeak daudenak, euskalki desberdinetako hitzik ezagunenak, albo-erderatatik hartu eta geurekotu ditugunak. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 130. orr.
Dagoeneko ahaztuxeak nituen gelakoen izenak eta gertakariak aipatu zituen luzaz berak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 79. orr.