Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahaztu, ahatz, ahazten 1 da/du/zaio ad zerbaiten edo norbaiten oroitzapena galdu; zerbait edo norbait jada gogoan ez eduki; zerbait oharkabean utzi edo galdu. ik ahantzi; atzendu.

Eta ez ahaztu, prentsaz aritu, baina batez ere Berria-n bertan egiten ditugun makurrez...  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 11. orr.

Eskolan azaldu zieten, baina gauza horiek ahaztu egiten dira, azterketa osteko ogitartekoa irentsi orduko.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 15. orr.

Berehalaxe ahaztu zituen bere asmoak, eta ikasi ordez auzoko etxeetan ateratzen zen jendeari leihotik kataloxa batez begira egoten zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 43. orr.

Beste behin, etxe baten zenbakia ahaztu zuelarik, ateko aldabaren soinuagatik aurkitu zuen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 119. orr.

Horren ahazteko gai izanen zinela uste izan duzu berriki arte.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 66. orr.

Ez zaituztet ahaztu, ezta ahaztuko ere, lagunok.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 7. orr.

-Bedeinkatua izan bedi Jauna, nire nagusi Abrahanen Jainkoa, ez baititu ahaztu nire nagusiari dizkion onginahia eta leialtasuna.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 65. orr.

Ahaztu zitzaiona?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 55. orr.

Indiara bazoaz, ez ahaztu linterna on bat eramaten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 16. orr.

Ahaztu egin zaio niri agur esatea.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 21. orr.

Zenbait gauza eta pertsona ahazteko ere alda gaitezke hiriz.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 10. orr.

Thatcherrek ahaztua zuen Susie ez zela han izango bere zain.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 34. orr.

Erderismos obra ospetsua, hamar urte geroago -1929an- argitaratua; ahaztu gabe, jakina, El acento vasco, hiru urte geroago plazaratuko dena.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 22. orr.

-Ni ere primeran ibili naiz zurekin, eta ez dut ahaztuko, besteak beste, Monument Valleyn izan zenuen detailea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 326. orr.

Askotan, izebari ahaztu egiten zitzaion eguzkia sartu aurretik arropa jasotzea, eta hantxe geratzen ziren zintzilik gure jantziak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 8. orr.

Amerikanoei ahaztu egiten zaizkizue egunak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.

Bai, ene seme, har itzazu gogoan nire irakaspenak eta ez itzazu inoiz ahaztu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 110. orr.

Ahaztu, mesedez, izan ditugun ulertuezinak, asteburu batez behintzat.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 15. orr.

Badakizu... adina joaten delarik ahazten duzu nola ziren, edo bestenez zuk, adina joan bezala, erematen duzu zure ikusmoldea.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 49. orr.

Eta Aliasi ahaztu egingo zaio hartaz sufritzea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 33. orr.

Orduan inoiz ahaztuko ez dudan gauza polit bat egin zuen: gorputza nigana hurbildu eta musu eman zidan ahoan maitasunez.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 13. orr.

Ez ditut ahaztu nahi ere lan hau guztia gogoz bultzatu duten nire aurreko Eusebio Unzurrunzaga eta Telesforo Zuriarrain Ministro probintzialak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 12. orr.

Atseginaren bila jarduteko iratzartzen nintzen egunero: asmo hau buruan, beste guztia ahazten zitzaidan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 14. orr.

Amak ez zuen ahaztu bizi zen artean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 21. orr.

Begitarte gorrixka hura ahazten saiatu nintzen, baita lortu ere, ia sei orduko loa egin bainuen segidan, hain nengoen-eta akitua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.

Gernikako irudiak ahaztu gura zituen aldez edo moldez.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 72. orr.

Euskara kostatarraren handitasuna ahaztuta gelditu zen epe luze horretan, eta Gipuzkoan euskara suspertzeko gogoa piztu zenean, guztiz ahulduta zegoen haren indarra.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 73. orr.

Amerikara joan, eta aita, ama, judutasuna, Jainkoa ahazten zaizkie.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 43. orr.

Ezer ez zaigu berez ahazten eta horregatik, oroimena ez erabiliagatik, galdu da bera gure artean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 9. orr.

Orduan, Helenak, belar-hauts bat bota zuen edontzietara, tristurak ahazteko belar-hautsa hain zuzen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 18. orr.

Inork ez gintuen deitzen, ordea, eta gizonari arretaz erreparatzeari lotu nintzaion, semearekikoak apur bat ahaztuz.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 45. orr.

Horiez gain, ez genituzke ahaztu nahi ez Joan Karlos Alonso, ordu mordoa eman baititu eskaneatze lanetan ordenagailuan, eta ez Joxe Ertzibengoa.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 6. orr.

Badira kontu berriagoak noski, geure garaiko kartzelaldi honetakoak horietako asko, ahaztuta-edo eduki arren gomuta eske bezala sartzen zaizkigunak noizean behin solasgaira.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 20. orr.

Dena ahazten zitzaion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 50. orr.

Ahaztuta dugu askotan, baina.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 13. orr.

Arestiko irekitasuna ahaztua zuela ematen zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 39. orr.

Ahaztuko haiz, ikusiko duk.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 18. orr.

Baina sekula ahaztuko ez zitzaidan ikasgai bat ikasi nuen nik: etekina atera behar niola naturak eman zidan dohai bakarrari: nire ipurdiari.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 28. orr.

Ohi ez bezalako soineko bat ikusten zuenean, hura aztertzen jartzen zen, orduak eta orduak ematen zituen hari begira nobela bat irakurtzen ariko balitz bezala, eta denaz ahazten zen, baita bere buruaz ere.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 14. orr.

Horregatik saiatu zen aztertzen nola printzeak lortu, gehitu eta manten dezakeen boterea, ahaztu gabe bere agindupean eta legeak gordez nola aberastu daitekeen herria.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 16. orr.

-Lehenago ahaztuko nuke zerua gure gainean dagoela eta lurra gure azpian - erantzun zion mutilak gogo gabe bezala, begiak lehendabizi uso koloreko zerura eta gero lurrera eramanez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 70. orr.

Zizareak ahaztu egin nituen; amari begira jarri, eta galdetu nion:  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 16. orr.

Noizbait bidea ahaztuko banu, nondik natorren ahaztuko balitzait, beti izango nuke hari hori atzera egiteko.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 35. orr.

Astindu ederra emango diat, sekula ahaztuko ez duana!  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 21. orr.

"Lagunak" izan ziren, baina mundu hura ahaztu behar du.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 9. orr.

Egundoko aukera bai, ahaztu barik hilabete bitan oporretan joatea ez dela erraza, ez eta norbera langabezian izanda ere.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 10. orr.

Hitz eman zenidan ahaztu egingo zenuela joan den asteazkenekoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 103. orr.

Bigarren tribuan ahaztu egin zitzaien sua egiteko modua, eta tresnak bakarrik gorde zituzten, gurtze-objektu gisa.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 10. orr.

Ahaztu egin dut frantsesa, ez ditut hitz guztiak ulertzen, zer ote da, esate baterako, le néant?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 29. orr.

Sofritu gabe ez dagoela jaiotzerik erakusten digu, "Sofritzeko jaioak gara" dotrina ahazten saiatzen ari garen une historikoan.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 34. orr.

Aitak giltzak ahaztuko zituela pentsatu nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 46. orr.

Nola ahaztu kazetari batzuen eta ezkerreko intelektualen eldarnioak, beren ideologiak itsubidera ekarriak, arrazoimenari uko eta pentsamenduaz beste egitera hain lotsagarriro limurtuak?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 46. orr.

Ahaztu egiten dute komunikazioak zinezko maitaleak baino ez dituela onartzen bere klubean.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 14. orr.

Sekula piztuko ez zuen zigarreta bideko hautsean zetzan, ahazturik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.

Ahaztu baino lehen, Eusebia izan da arrastian, ezagutzen ez nuen botika bat eskatu dit eta bihar etortzeko esan diot, nahiz eta domeka izan ostatuko atetik sartuta kasu egingo diozula.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 17. orr.

-Ahaztuak dituzte denek haren zorrak -erantzun nion, eta nik ere barre egin nuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 13. orr.

Urteen buruan egoera hobetu eta dirudunak berriro artelanak erosten hasi zirenean, beste pintore batzuk omen zeuden modan, lehenagokoak ahaztuta.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 15. orr.

Erabilgarria gerta dakieke Toynbee jaunaren Azterketa-ren lehenengo partea, jatorrizko nahiz laburturiko forman, irakurri eta neurri batean ahaztu dutenentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 10. orr.

Ahaztea erabaki zuen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 31. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Antzera izaten dira galduak denboraren poderioan giza oroitzapenak oro; ustekabeko une batean, ordea, argi izpi bat iritsi, eta orduan ikusten dugu aurpegi ahaztu berbera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.

Haien artean baziren tamaina txikiko batzuk, azal beltzaranekoak, eta haien arbasoak, zalantzarik gabe, erregeak etorri aurreko Urte Ilunetan mendien itzalpean bizi ziren gizaki ahaztuak ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 18. orr.

Neure garaian neuk ere eraman nuen, etxe honetako oinordeko guztiek bezala, erregeen gainbeheraren aurreko urte ahaztuetatik hasita, Mardilen aita Volondilek Rhûneko zelai urrunetan Arawko behi basatiak ehizatzen zituenetik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 23. orr.

Hona non azaltzen den berriz ere sentipen ahaztu hau.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 24. orr.

Lotsagabe eta irudikor, itxuraz izen eta gauzakirik ezdeusanak direnetatik abiatuz (liburuan zehar topatuko dituzun aza, Txomin, karakol, Juan edo putz besteak beste), istorio liluragarriak osatu eta historia puska ahaztuak berreskuratu ditu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 13. orr.

Liburu ahaztua zen, eta ordurako ez zen erraz topatzen, ezta liburutegietan ere.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 22. orr.

Milaka ale zeuden hango apaletan ezin estuago pilatuta -jada inprimatzen ez ziren hiztegiak nahiz best-seller ahaztuak edo larruzko azaleko liburuz osatutako Shakespeareren bildumak, zernahi- eta Tom etxean bezala egoten zen beti, paperezko mausoleo antzeko hartan, bazterrera utzitako liburu piloak gainbegiratzen zahar- eta hauts-usainen artean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 36. orr.

Estherrek, eta ezizen ahaztua ahoskatu zuenarengan josiak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 122. orr.

Erraza da, baita bat amnesikoa ez bada ere, garaiko gorabeheren kontua galtzea, gaixo kronikoentzako erietxeetako pabilioi ahaztuetan.->05AtxB01¬14<-Garai hartako kazetariak, kostalderako bidean handik pasatzen zirenak edota, maizago, kirol gertakariren baten kariaz hurbildutakoak, "Gipuzkoa ahaztuaz" mintzo ziren beren kroniketan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 82. orr.

Haien artean baziren tamaina txikiko batzuk, azal beltzaranekoak, eta haien arbasoak, zalantzarik gabe, erregeak etorri aurreko Urte Ilunetan mendien itzalpean bizi ziren gizaki ahaztuak ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 18. orr.

"Inperio austrohungariarraren urtekari ahaztuetan aipatzen da gure izena", dio azken Trottatarrak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 171. orr.

Arriagari buruz irakurri nuen artikulu batean, jenio ahaztua deitzen zion egileak.  Berria - Kultura   2006-01-20

dierazpen artistikoak izaten du batzuetan behintzat pertsona edo gertaera bidegabeki ahaztuei neurri batean behinik behin, berandu badarik ere, merezi duten oihartzuna berreskuratzen laguntzeko ahalmena eta dohaina.  Berria - Kultura   2004-03-04

Urte askotan Artizarra planeta "ahaztua" izan dela gaitzetsi dute egitasmoaren bultzatzaileek, eta lan handia dagoela.  Berria - Gaiak   2006-04-11

3 (adizlagunekin)

Hutsune handixkoa, aise ahazteko.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 23. orr.

Ezen gizadiak azkar ahazten baititu, Schumpeter-en hitzetan, "bere opera politikoetarako libretoak idazten dituztenen izenak".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 51. orr.

Hain erraz ahaztu ote nuen bizitza osorako aulki batera josi ninduen putakumea?  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 107. orr.

Aspaldi ahaztua nuen gertaera bat gogoratu zidaten bat-batean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 41. orr.

Eta, gainera, segituan ahaztu zitzaien denei Eulogiorik bazenik ere eta mundu guztia Jexux deitzen hasi zitzaion mutikoari.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 22. orr.

Gainerakoan ez pentsatzeko semeaz erabat ahaztuta zegoenik; epaiketan egon zela, eta estatuko hotelera behin bisitan joan zitzaiola.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 12. orr.

Haserrea ziplo ahaztua zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 113. orr.

Itoitzen eta Artozkin euren etxeko sua azken eguna arte piztu duten nafarrei, behintzat, nekez ahaztuko zaie haien gobernuaren izenean hondeamakinak bidali zizkien presidentearen izena.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 11. orr.

Geratzen ziren gainerakoak, bazirudien ezin zutela erabat ahaztu patrikan berrogeita hamar lira baino ez zutelako pentsamendua; eta beste berrehun edo hirurehunek keak bezala aldegin zietela jai hartan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 34. orr.

Atzo Eto'oren txanda izan zen, eta ez ditu berehalakoan ahaztuko dimarraren laztanak.  Berria - Kirola   2004-10-31

4 ahaztera utzi

Ikastolako haurrek etxe kurri egin dute, beren gisarat mozorroturik, leheneko ohitura ez ahaztera uzteko, ohartu gira Ikastolak bere uzta emaiten diela.  Herria   2005-02-10

5 ahaztua eduki

Hartan buru-belarri sartuta zegoelarik, Crookshanksi buruz kexatzea ere ahaztua zeukan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 244. orr.

Zuen helbidea edo herriaren izena galdetzen nionetan ahaztua zeukala erantzuten zidan, hurrengo baterako jakingo zuela ziur.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 294. orr.

Erabat ahaztua neukan.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 53. orr.

Anita andregai zuen hamazazpi urtez geroz, eta bera larritu egiten zen neskaren aurpegia erdi ahaztua zeukala konturatzen zen bakoitzean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 109. orr.

Kasualitatea ahaztua zeukanean beste liburu bat erosi zuen: Victor Hugoren 'Miserableak', azalean Parisko Saint-Honoré kalea dakarrena, Camille Pissarrok margotua.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 111. orr.

Ia ahaztua neukan zein hortza aukeratu nuen ere ateratzeko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 48. orr.

Bi belaunalditan, ordea, ez zen belztasuna inondik agertu eta ahaztua zeukaten arbaso senegaldarraren oroitzapena.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 125. orr.

Asebetea sortzen du gainera, norbaitek nonbait, zeuk ere ahaztua zeneukan bertso-sorta hura buruz kantatzen dizunean.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 59. orr.

Ahaztua zeukan atzamarrek helduta zuten zigarroa eta txabusinan topatu zituen hura isiotzeko poxpoloak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 59. orr.

Valcornejako eta Herrerako bi egonaldietan batik bat olatuen arnasa orrotsu nekagaitza zer den ahaztua neukan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 26. orr.

Ah, ahaztua zeukan -dena ari zitzaion ahazten.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 136. orr.

6 ahaztua egon

Beste zerbitzu publiko bat: modu ulertezinean ahaztua dagoen teknika baten berri zabalduko dut.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 175. orr.

Al-Gafiqiriren ospea eta memoria ahaztua dago ia, eta gogoratzen denean ere frankoek menperatu eta hil zutela gogoratzeko izaten da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 84. orr.

Ahantz ote daiteke neskatxa bere bitxiaz, andregaia bere ezkon-soinekoaz? Nire herria, berriz, ahaztua dago nitaz aspaldi luzean.  Elizen arteko biblia   Jr 2,32

Aitarena, bego: geroztik hamar urte joanak, ahaztua zegok nolazpait...  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 16. orr.

Iragana irakur dezaket han, jada ahaztua dagoena aurkitu, baita orainaren seinaleak ulertu ere.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 144. orr.

Gertatu zenean oihartzun mediatiko handia izan zuen arren, gaur egun guztiz ahaztua dago Santa Liberdade filmak gogora dakarren bahiketa.  Berria - Kultura   2004-02-05

Eta egia esan, ikuskaria ez zen desegokia; izan ere, Jesus haurra askoren bihotzetan ahaztua zegoen; baina, bere onginahiaren egitez eta bere zerbitzari Frantzisko santuaren bidez, berpiztu egin da bihotzetan eta jendearen oroimenean maitekiro txertatu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 235. orr.

Biblia hemezortzi liburukiz osatua balego, ahaztua legoke aspaldi.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 60. orr.

7 ahaztuta eduki

Ezagutzen zuen haren izena, baina ahaztuta dauka.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 193. orr.

Nik, ordea, ahaztuta neukan zergatik bideratu genuen LHra eta zer adarretara.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 78. orr.

Beste gauza bat gogoratu nuen gainera, erdi ahaztuta neukana.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 73. orr.

Ama, andrea eta seme-alabak direla-eta, ahaztuta daukagu amona: itzul gaitezen beronen baratzera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 141. orr.

Hori ere ahaztuta zeukan gaur arte.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 25. orr.

Ez du gogoan iraganeko zoriona; izan zen baina ez da existitzen jada; erabat ahaztuta dauka; ezin du, beraz, berriro gogora ekarri.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 332. orr.

Erabat ahaztuta zeukan kontu hura, istripuaren ondoren ez dago ipuinetarako.     «Kuskue tanden», 2004 - 204. orr.

Beharbada, aspaldiko kontua delako, ahaztuta dauka, gaindituta.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 41. orr.

Halako batean, ahaztuta zeuzkaten gertakari batzuk gogoratzera behartu dituzte, eta, ordainetan, bortxatzaileak, lapurrak edo sasoi hartan soldaduskan izan zirela erantzun diete.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Lurrarekin batera eguzkia inguratzen ari nintzen, eta izena ahaztuta neukan konstelazio baterantz mugitzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 89. orr.

Gainera, jatearena erdi ahaztuta daukanez, ez da premiazkoena.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 190. orr.

Gurasoak eta jaiotetxea ahaztuta dauzkat aspalditik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 159. orr.

"Oraingo honetan ez diagu hutsik egingo", adibidez, edo "no problem, Jon; egun hartakoa ahaztuta zeukaat".     «Bizia lo», 2003 - 146. orr.

- Ene!, ahaztuta neukan!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 266. orr.

Ordura arte ahaztuta edukitako aulkiaren gainera eraman zituen begiak, baina han ere ez zen matrikularen arrastorik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 240. orr.

Baina ahaztuta nindukaten.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 84. orr.

Berpizkundeak ahaztuta eduki nahi izan baditu ere, garai hartako unibertsitateetako maisuak juduak eta islamiar erlijiokoak izan ziren nagusiki.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 311. orr.

Ahaztuta zeukan neguko goizak zein hotzak izan litezkeen Ekialdeko Lurmuturreko goi herrietan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 91. orr.

Ahaztuta zeukan, kasik, kontu hura.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 63. orr.

8 ahaztuta egon

Ahaztuta nago zer eskatu nuen txanponak azkenez botatzean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 58. orr.

Erabat ahaztuta nengoen Violantez.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 102. orr.

Eta neskekin ere tratu normala zeukaagu, nahiko jatorra eta hola; ahaztuta zeudek garai bateko moskeoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 127. orr.

Tea zerbitzatu zuten egunero legez, eta guztiz ahaztuta zeuden ni bertan nintzela.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 147. orr.

Banekian, drogeriara behar nuela, baina zer erosi behar nuen, seko ahaztuta nengoan.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 49. orr.

Kako-oker ia ahaztuta zegoen bere gatibuekin, baina, haiengana jiratu zenean, aurpegia argitu egin zitzaion berriro.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 189. orr.

Ahaztuta nengoen oraindik ez nautela miatu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 101. orr.

Ahaztuta nago zer eskatu nuen txanponak azkenez botatzean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 58. orr.

Sobiet Batasuna desagertu eta hamalau urtera ia ahaztuta zeuden izar gorriak paratu zituzten han eta hemen Moskun.  Berria - Harian   2005-05-10

Hori guztia ahaztuta dago, antza.  Berria - Mundua   2004-09-26

Haurrak ahaztuta daude GIB birusari munduan ematen ari gatzaizkion erantzunean.  Berria - Gaiak   2006-02-11

Esaterako, 1963an Donejakue Bidearen kronika: Jimeno Jurioren beraren oharrak, erreferentziak, ia ahaztuta zegoen bide baten inguruan.  Berria - Kultura   2006-01-11

Antzinako etxe-hondakinak berreraikiko dituzu, menderik mende ahaztuta zeuden oinarrien gainean jasoko. "Harresi zulatuen konpontzaile" eta "Etxe hondatuen berritzaile" deituko dizute.  Elizen arteko biblia   Is 58,12

Aspaldiko ohiturak ahaztuta zeuden, ordea, bakarrik aurkitu bainuen tabernaria.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 112. orr.

Ahaztuta zegoen nirekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 304. orr.

Ahaztuta nengoen kortxoa ateratzekorik ez dagoela!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 194. orr.

9 ezin ahaztuzko

Ezin ahaztuzko koadroa zen hura.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 116. orr.

Hori guztia, dena sentitu nuen, ezin ahaztuzko bortiztasun batez sentitu ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 103. orr.

Kaleargi bakarraren argi ahulak zirkulu herdoilduaren erdian jotzen zuen, behin etxe izandako adreilu mordo, egur hautsi eta hautsaren gainean, hiri zikineko jende apala eta ezezaguna eta ezin ahaztuzkoa bizi eta maitatu eta hil, eta, beti, galtzaile izan zen leku hartan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 129. orr.

Eta aurreikuspenetarako, arriskuaren azterketa probabilistikoa ezin ahaztuzkoa da.  Berria - Ekonomia   2006-04-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

ahaztu ahal (9); ahaztu al (26); ahaztu al zaik (7); ahaztu al zaizu (8); ahaztu aurretik (5); ahaztu azken (5); ahaztu baino (14); ahaztu baino lehen (14); ahaztu baitzitzaion (5); ahaztu barik (45); ahaztu bat (5); ahaztu behar (279); ahaztu behar ez (7); ahaztu beharko (14); ahaztu beharra (6); ahaztu bide (6); ahaztu dira (5); ahaztu ditut (12); ahaztu dituzte (5); ahaztu du (24); ahaztu duela (8); ahaztu dugu (9); ahaztu dut (12); ahaztu dute (7); ahaztu edo (11); ahaztu egin (328); ahaztu egin al (14); ahaztu egin behar (25); ahaztu egin du (7); ahaztu egin nahi (10); ahaztu egin nuen (10); ahaztu egin zaigu (6); ahaztu egin zaio (13); ahaztu egin zait (34); ahaztu egin zaizu (9); ahaztu egin zen (5); ahaztu egin ziren (6); ahaztu egin zituen (5); ahaztu egin zitzaidan (9); ahaztu egin zitzaien (10); ahaztu egin zitzaion (37); ahaztu egin zuen (8); ahaztu egin zuten (7); ahaztu egingo (37); ahaztu egiten (166); ahaztu egiten da (15); ahaztu egiten dela (5); ahaztu egiten dira (7); ahaztu egiten ditu (8); ahaztu egiten du (6); ahaztu egiten dute (8); ahaztu egiten zaie (7); ahaztu egiten zaigu (5); ahaztu egiten zaio (17); ahaztu egiten zait (6); ahaztu egiten zitzaion (9); ahaztu ere (16); ahaztu ere egin (5); ahaztu esan (5); ahaztu eta (170); ahaztu eta aurrera (5); ahaztu ez (40); ahaztu ezazu (5); ahaztu ezin (14); ahaztu ezinda (5); ahaztu ezinik (6); ahaztu gabe (198); ahaztu gero (5); ahaztu gura (5); ahaztu gure (5); ahaztu hau (5); ahaztu hori (12); ahaztu izan (7); ahaztu izana (12); ahaztu nahi (71); ahaztu nahi du (8); ahaztu nahi izan (7); ahaztu nahian (8); ahaztu nintzen (11); ahaztu nire (10); ahaztu nuela (5); ahaztu nuen (13); ahaztu omen (5); ahaztu orain (5); ahaztu ote (9); ahaztu zaidak (5); ahaztu zaidan (5); ahaztu zaie (5); ahaztu zaio (18); ahaztu zaiola (7); ahaztu zait (31); ahaztu zaizu (13); ahaztu zen (12); ahaztu zer (5); ahaztu zeure (5); ahaztu zituen (17); ahaztu zituzten (5); ahaztu zitzaidan (16); ahaztu zitzaien (9); ahaztu zitzaiola (10); ahaztu zitzaion (30); ahaztu zuela (6); ahaztu zuen (30); ahaztu zuten (9)

aspaldi ahaztu (7); azkar ahaztu (5); baina ahaztu (31); baina ahaztu egin (14); baina ahaztu gabe (7); baina ez ahaztu (20); baita ahaztu (13); baita ahaztu behar (7); bat ahaztu (14); batez ahaztu (6); batzuetan ahaztu (10); batzuetan ahaztu egiten (8); batzuk ahaztu (5); bera ere ahaztu (5); bere buruaz ahaztu (6); berehala ahaztu (11); betiko ahaztu (5); buruaz ahaztu (8); da ahaztu (199); da ahaztu behar (104); dagoeneko ahaztu (5); dela ahaztu (22); dela ahaztu gabe (10); den ahaztu (12); dena ahaztu (21); dezagun ahaztu (30); dira ahaztu (25); dira ahaztu behar (13); direla ahaztu (8); direla ahaztu gabe (5); ditu ahaztu (6); ditugu ahaztu (9); ditut ahaztu (5); du ahaztu (28); duela ahaztu (5); dugu ahaztu (127); dugu ahaztu behar (60); dut ahaztu (17); dute ahaztu (29); duzu ahaztu (7); edo ahaztu (16); edo ahaztu egin (6); egitea ahaztu (7); egiten ahaztu (6); erabat ahaztu (29); ere ahaztu (64); ere ahaztu egin (9); ere ahaztu egiten (11); ere ahaztu gabe (12); erraz ahaztu (6); esatea ahaztu (7); eta ahaztu (71); eta ahaztu egin (11); eta ahaztu egingo (5); eta ahaztu egiten (14); eta ez ahaztu (38); eta ezin ahaztu (7); etxean ahaztu (5); ez ahaztu (227); ez ahaztu hori (5); ez ahaztu nire (7); ez baita ahaztu (7); ez da ahaztu (109); ez dezagun ahaztu (30); ez dira ahaztu (14); ez ditu ahaztu (5); ez du ahaztu (20); ez dugu ahaztu (62); ez dut ahaztu (11); ez dute ahaztu (23); ez ezazu ahaztu (5); ez genuke ahaztu (5); ez nuen ahaztu (5); ez zaigu ahaztu (5); ez zaio ahaztu (5); ez zuen ahaztu (12); ezazu ahaztu (5); ezer ahaztu (12); ezer ahaztu gabe (5); ezin ahaztu (60); ezin baita ahaztu (6); ezin da ahaztu (87); ezin dira ahaztu (11); ezin ditugu ahaztu (6); ezin du ahaztu (7); ezin dugu ahaztu (64); gauza bat ahaztu (6); genuke ahaztu (5); genuke ahaztu behar (5); gero ahaztu (14); gertatutakoa ahaztu (8); guztia ahaztu (11); guztiak ahaztu (15); guztiz ahaztu (12); hantxe ahaztu (6); hartzea ahaztu (6); hori ahaztu (22); horiek ahaztu (7); hura ahaztu (19); ia ahaztu (22); inoiz ahaztu (32); inoiz ahaztu behar (5); inoiz ahaztu gabe (8); iragana ahaztu (13); jada ahaztu (5); jartzea ahaztu (5); kopa ahaztu (6); lagunak ahaztu (5); lana ahaztu (5); laster ahaztu (7); lehenbailehen ahaztu (10); nitaz ahaztu (5); nola ahaztu (11); nuen ahaztu (7); oraindik ahaztu (5); sekula ahaztu (14); zaigu ahaztu (5); zaio ahaztu (5); zela ahaztu (5); zen ahaztu (5); zer ahaztu (8); zer den ahaztu (7); zerbait ahaztu (22); zergatik ahaztu (7); zuela ahaztu (6); zuen ahaztu (17)

ahaztua du (7); ahaztua dut (10); ahaztua izan (5); ahaztua neukan (8); ahaztua nuen (30); ahaztua zuen (30); ahaztuak zituen (5); ahaztuko du (6); ahaztuko dugu (5); ahaztuko ez (36); ahaztuko ez dudan (7); ahaztuko ez duen (7); ahaztuko nola (7); ahazturik utzi (5); ahaztuta al (5); ahaztuta dago (11); ahaztuta daude (5); ahaztuta edo (5); ahaztuta egongo (5); ahaztuta eta (7); ahaztuta ez (5); ahaztuta geratu (5); ahaztuta izango (8); ahaztuta nengoen (9); ahaztuta neukan (19); ahaztuta utzi (14); ahaztuta zegoen (7); ahaztuta zeuden (5); ahaztuta zeukan (17); ahaztuta zuen (5); aspaldi ahaztua (5); baina ahaztuta (7); berehala ahaztuko (10); berehalakoan ahaztuko (12); dena ahaztuko (7); du ahaztuko (8); dut ahaztuko (17); dut inoiz ahaztuko (15); dut sekula ahaztuko (15); erabat ahaztua (10); erabat ahaztuta (24); erdi ahaztua (8); erdi ahaztuta (7); ere ahaztua (7); ere ahaztuko (9); ere ahaztuta (9); erraz ahaztuko (11); eta ahaztuta (7); ez du ahaztuko (7); ez dut ahaztuko (17); ez zait ahaztuko (10); ezin ahaztuko (6); guztiak ahaztuta (6); guztiz ahaztuta (10); hori ahaztuko (5); ia ahaztua (12); ia ahaztuta (14); inoiz ahaztuko (43); inoiz ahaztuko ez (10); nekez ahaztuko (10); nola ahaztuko (9); sekula ahaztuko (60); sekula ahaztuko ez (15); zait ahaztuko (10); zait sekula ahaztuko (7); zuen ahaztuta (5)

ahaztea da (9); ahaztea erabaki (5); ahaztea ere (5); ahaztea eta (6); ahaztea ez (7); ahaztea ez da (7); ahaztea hobe (5); ahaztea komeni (6); ahaztea nahi (5); ahazteko aukera (5); ahazteko ere (5); ahazteko eskatu (12); ahazteko eta (12); ahazteko helburuarekin (5); ahazteko moduko (16); ahazteko modukoa (13); ahazteko modukoa izan (5); ahazten ari (11); ahazten da (5); ahazten den (7); ahazten dira (14); ahazten ditu (8); ahazten ditugu (6); ahazten du (11); ahazten duela (5); ahazten dugu (6); ahazten dute (9); ahazten duzu (6); ahazten ez (21); ahazten ez den (6); ahazten hasia (5); ahazten zaie (7); ahazten zitzaidan (5); ahazten zitzaion (8); ahazten zuen (7); aise ahazten (5); azkar ahazten (6); berehala ahazten (7); beti ahazten (6); dena ahazten (12); ditu ahazten (7); du ahazten (7); dute ahazten (9); erabat ahazten (6); ere ahazten (12); erraz ahazten (9); eta ahaztea (5); eta ahazteko (7); eta ahazten (13); ez ahaztea (22); ez ahazteko (57); ez ahazteko eskatu (5); ez ditu ahazten (6); ez du ahazten (7); ez dute ahazten (9); guztia ahazten (10); guztiak ahazten (5); hobe ahaztea (5); hori ahaztea (8); hura ahazteko (7); inoiz ahazten (15); inoiz ez ahazteko (6); lehenbailehen ahazteko (6); porrota ahazteko (6); segituan ahazten (5); zitzaion ahazten (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus