Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahaztezin 1 izond ezin ahaztuzkoa.

Haietako batzuek izen ahaztezina utzi dute, beraietaz gorespenez hitz egin dadin.  Elizen arteko biblia   Si 44,8

Bati-Gol goitizena hartu zuen argentinarrak, eta Rui Costa portugaldarrarekin bikote ahaztezina osatu zuen Artemio Francchi futbol zelaian.  Berria - Kirola   2006-01-25

Dama noble eta ausarta zara, eta laguntzarik gabe zureganatu duzu aintza ahaztezina.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 302. orr.

Usain ahaztezina zerien haien orrialdeei, eta orri bakoitza pasatzean kirats apal horrek hotzikara eragiten zidan bizkarrean eta txoratua uzten.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 23. orr.

Zenbat gau igaro ote ditugu elkarrekin, loak garaitu arte solasean, Sevillako hotel dekadente batean elkar maitatzen, zure lagunentzako afari ahaztezin bat prestatzen saiatuz, Lorarekin batera kometak hegaldatzen Hondarribiko hondartzan.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 94. orr.

Bada zerbait ere betierekoa eta ahaztezina horretan, bizitza bera bezain kilikagarria den zer edo zer: etengabeko joan-etorriak, irekitzen eta ixten diren ateen takatekoak, plater-hotsa, gonbidatuen elkarrizketen marmar gero eta ozenagoa iskanbila bihurtua azkenean, guztia ere bizitzaren edertasunaren eta zoragarritasunaren adierazgarri.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 77. orr.

Graziazko une ahaztezinak, loriazko aldi labur-laburrak, ezusteko mirariak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.

Eta zuen gain botako ditudan lotsa eta desohorea sekulakoak izango dira, inoiz ere ahaztezinak.  Elizen arteko biblia   Jr 23,40

Alegia, zera bat dela hau, zigor anker bat, Noeren pasarte haren antzeko zerbait, eskarmentu ahaztezin bat.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 163. orr.

Arazo guztiok kontrapuntu moduko bat egiten diote jatorrietako oroitzapen ahaztezinari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 940. orr.

Zinez uste baitut horixe espero zuela hark gugandik: loriazko azken segundo ahaztezin batzuk, betikotasuneranzko bidaia betiere ezezagunean lagungarri izango zituenak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 86. orr.

Ahaztezina da, halaber, Kafkaren Itxuraldaketa-ko lehenengo esaldia: "Goiz batean, amets nahasi baten ondotik itzartzean, Gergor Samsak, ohean zetzala, bere burua intsektu izugarri bat bihurtuta ikusi zuen", edo Melvilleren Moby Dick haren estreinakoa: "Call me Ishmael".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 64. orr.

Picos de Europa zeharkatuz egin genuen ibilaldi hura ahaztezina izan zen niretzat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 126. orr.

Gerra Zibilean Bilbotik itsasontzian ihes eginiko "gerrako haurren" irudiak ahaztezinak ziren.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 18. orr.

Doluak, aldiz, Donibane Gurutzekoaren hitzak hurbil sentitzen ditu, Imanolek bere euskal desterrutik era ahaztezinean kantatuak: "Atzetik oska nuzu, ta Zuk neri aldegin".  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 104. orr.

2 (izen gisa)

Alde batetik, argi dago, urtea pasa da eta ez dugu zer ospaturik, injustiziak eta galerak ez baitira ospatzen; injustizia eta galeren aurrean, ahaztezinari mugarri bat jartzea baizik ez baita geratzen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahaztezin bat (3); ahaztezina da (6); ahaztezina izan (10); ahaztezina izan da (6); ahaztezina izan zen (3); bizipen ahaztezina (3); bizipen ahaztezina izan (3); eta ahaztezina (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus