Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Abelgorri errubi-gorrizta saldo bat sakabanatu egin zen, ikaratuta, gu albotik iragatean, eta buztanak tente-tente ospa egin zuten. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 105. orr.
Diru laguntzak hartzeko moduan dira garai batean abelgorri arrak, esnetarako abereak, ale lekadunak edo oliba olioa ekoizten zuten nekazariak. Berria - Ekonomia 2006-03-23
Asteartean eztituzte abelgorriak borda batetik bertzera aldatzen, hala diote Aezkoan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 218. orr.
Zuetako batek Jaunari oparia eskaini behar badio, abere bat aukeratuko du, abelgorria nahiz abere xehea. Elizen arteko biblia Lb 1,2
Aziendak, abelgorriak eta ardiak ere ez omen dira ostiralean mendira eraman behar. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 220. orr.
Abelgorriak aukera-aukerakoak ziren. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 441. orr.
Haragietan, "kapritxotsuek" gaur bezala abelgorria sei edo zortzi urtez haziko dute. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 33. orr.
Niregana joko duen herriak Xaron lautada izango du ardien bazkaleku, Akor harana abelgorrien etzaleku. Elizen arteko biblia Is 65,10
San Elias herrian behi-izurria sortu zen ("Basabove" deitzen dio herriak, eta ez du abelgorririk bizirik uzten). Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 602. orr.
Xarongo larreetan bazkatu ohi ziren abelgorrien arduraduna Xitrai, Xarongoa. Elizen arteko biblia 1 Kro 27,29
17 abelgorri-mota, 60 felino, 8 saguzar, 89 suge, 315 tximino, 40 pakidermo. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 9. orr.