Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahazte iz zerbaiten edo norbaiten oroitzapena galtzea; zerbait edo norbait jada gogoan ez edukitzea.

Halako eraldaketak, engrama neural oso konplexuen arteko jauziak, "oroitze" eta "ahazte" terminoetan bizi ohi dira.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 111. orr.

Gauzei beren alde onetik begiratuz, bururatu zitzaion ahazte edo hutsune haiek gehiago gertatzen zitzaizkiola utzikeriagatik buru ahalmenak galtzeagatik baino.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 206. orr.

Aldaketa fonetikoaren beste ondorio bat da ahazte hori: hitz baten zati desberdinak, haren balioa finkatzen laguntzen zutenak, ezin analiza daitezke dagoeneko, ezin zatika daitekeen gorputz bilakatu delako hitz hori.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 193. orr.

Fenomeno batean oroipena eta bestean ahaztea dira azterketaren oinarria osatzen dutena, eta desberdintasun hori guztiz garrantzizkoa da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 218. orr.

Iruzurra edo ahaztea edo intsumisioa, gauza da ordaindu ez, eta, agindu bezala, besoa moztu zietela sendi-buruei, betiko oroimen basati gisa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 25. orr.

Ahazte errazekoa.     «Bizia lo», 2003 - 15. orr.

Zuhurtzia delako horri "nahasmen" izena hobeto letorkioke, eta Probidentzia delakoari, hobeto "on guztien ahazte kaltegarria".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 925. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus