Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abeletxe iz abereak gordetzen diren edozein toki babestu edo estalpetu, baserritik bereizia.

Hemen abeletxe gutxi dituzue eta bertan bildutako hegaztiak ere ez dira asko.  Berria - Harian   2006-02-16

Abeltzainak, lana amaiturik, abeletxeetako atetzarren alboan zeuden, esne-lapikoen eta arrain-zoparako gonbitaren zain.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 437. orr.

[Liburua] behi, ardi eta txerri aziendaren diagramekin hasten zen, eta, hurrena, gero eta arrantxo konplexuagoetarako abeletxeen eta bazkatokietako tresnerien diseinuak zetozen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 250. orr.

Hori izan zen hasiera, eta hala pixkanaka gidatu zuen abeletxeetako aziendarekiko eta makineriari buruzko ardura zehatzetik biologiaz eta zientziez oro har arduratzera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.

Hegazti abeletxe batetik besterako distantziak txikiak badira, birusa haizearen bitartez ere zabal daitekeela aipatu zuen.  Berria - Harian   2006-02-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus