Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horregatik gaude abelera honetan. Berria - Kirola 2004-05-14
Hura abelera uda hartan: osasuna ez ezik, lanarekin etxea galdu zuen Virgilek. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 153. orr.
Esan liteke kontraste hori bera dela bere narrazioei halako originaltasun eta indarra ematen dizkiena, ghetto-ko gizon-emakume haien abelera eta eldarnioen atzean geure gaurko grinak eta ezinak ezagutzen baititugu, aldeak alde eta aldiak aldi. Berria - Kultura 2004-07-14
Aramendik beti dauka analisi materialista egoki bat edozein abeleratarako. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 91. orr.
Horiek horrela, abelera ederra dauka Kataluniako gobernuak PSC alderdia kapaz ez bada bere iparra bilatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-03-04
Ordu erdiko arraunketara, itsasgainek ardoraren zilarrez behar dute: arrantza egiteko abelerarik onenean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 79. orr.
Abelera gaizto hartatik bera libratu eta salbatzeagatik. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 39. orr.
Jainko-jainkosek berek balute orduan ikusi, noiz eta baitzuen berak abelera gaiztoz ikusi Pirro ezpataz txikitzen senarraren gorputz atalak, erreginaren auhen zorrotzak behar zituzkeen, non eta hilkorroz guztiz axolagabe ez diren. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 103. orr.
Bitartean alaba, zalaparta handiak entzun baititu, gelara hurbildu da, eta aita abelera odoltsu hartan ikusita, oihuka hasi da laguntza eske, apaiz eske, zeruaren erruki eske. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 131. orr.
Unamuno aurkitu da abelera kuriosoan, batetik, Amerika krioloa bere ideia panhispanistan biltzeko, garrantzi guztia hizkuntzari eta hizkuntzari bakarrik eman beharra zeukala, arraza diferentziak-eta gutxietsiz edo zabartuz; baina bere burua definitzeko, pertsona den aldetik nahiz idazle bere gisako den neurrian, arraza beste elementurik ez daukala -euskotarra [...]. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 134. orr.