Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gero, goizero, guk aldegin eta berehala, atsoak etortzen ziren gure etxaldera, saskietan ahate, uroilo eta txita hilak ekarriz, eta hildako bakoitzaren truke amak bizi bana ematen zien. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 24. orr.
Kanpoan krazkaka ari zen etxeko ahate bakarra. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 27. orr.
Zoko batean uzkurturiko ahate bat ferekatu zuen, hanka bat hautsia zeukan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 276. orr.
Ez duzu jakingo nora joaten diren ahate horiek aintzira izozten denean, ezta? Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 130. orr.
Garbitzen hasi zen jenerala, ufaka eta ziliportaka, ahate baten antzera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 417. orr.
Ahate batek karranka egin zuen zerritegi hutseko askatik aterata. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.
Ahateak kua-kua..../... Ahatekumeek kua-kua. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 216. orr.
Ahatea eta ahatekumeak kua-kuaka. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 216. orr.
Ahateak karrankaz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.
Donald ahatearen osabak esaten zuen aipu bat ekarri zuen akordura, guztiz aipu jostaria: [...]. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 54. orr.
-Egun on! -egin nuen oihu, ahateen ahots sudurkaria imitatuz. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 105. orr.
Hegaztien birusaren H5 motak ez die, normalean, ahateei horren erraz erasaten. Berria - Gaiak 2004-01-30
Bi uso, iduneko berde metalikoa eta koralezko hankak zituztenak, Elleneren bidetik baztertu ziren ahateen ibilkeraz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 197. orr.
Parkeko urmaelean hiru beltxarga zuri, polliki igeri, eta ahate arrunt mordoxka bat. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 109. orr.
Saint Laurent-go ura zazpi gradutan da; ahate basak usu eta baleak noiztenka ikusten dituzte. Herria 2003-07-17
Bratislava hiria Txekoslovakiako ahate itsusia izan da historikoki, baina, Txekiak bezala, zisne bihurtu nahi du. Berria - Mundua 2004-04-28
Ni ere gelako ahate itsusitzat hartu ninduten umetan ikaskideek, hankokerra nintzelako. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 237. orr.
Azen ontzeko, batto arrunt mari-kutzu, besteak berriz iduri ahate mutua. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 70. orr.
Ahate mutuak bezalaxe gelditu behar izan du, ezpainak dar-dar. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 114. orr.
Ahate beltz papo argiak zirristaka ur gainetik. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 166. orr.
Ahate zuri baten arrautza eder bat. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 6. orr.
Amak buruari eragin eta ahate hilen truke ahate biziak ematen jarraitzen zuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 24. orr.
-Gaur zer nahi duzu, jauna: Long Island-eko ahate errea ala Filadelfiako kapoi errea? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 279. orr.
Esan liteke, merkatuan erruz gailentzen ari diren paté eta batez ere foagras klase frantses guziak, aintzinako ahate-gibel piko idorrez gozatu haien kopia txarrak baino ez direla. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 18. orr.
Eztizko opilak eta ahate lepo beteak egiten dituzten amona marmartien mundu hau. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 28. orr.
Wotherspoon Jeneralak, Army War Collegeko presidenteak, babuinokume "ahate-sudur" bat zeukan, oso argia baina ez oso itxurosoa. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 161. orr.
Orain jarrita gauden harri honetantxe, gaurkoa bezalako gau eder batez, Mila lamia eserita zegoan, soineko zuria lepotik orkatiletaraino luze eta ahate oinak agerian. Aitor Arana «Onan», 2000 - 61. orr.
Lau ahate-arrautzaren gainean oilaloka bat ipintzen zuela, haien txitatzeko asmotan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 124. orr.
Juvenalia, arropak erantzi eta, ohean sartu zen eta han agondurik, burua ahate lumazko burkoen gainean jarririk, biolina jotzen hasi zen, ordu arte ikasitakoa saiatzen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 126. orr.
Baziren indioilo luma luze beltzak eta antzara luma zuri lauak, gazteei belarrietan kilimak egiten zizkietenak, ohatzean biratzen zirenean; baziren ahate lumatxak, non hondoratzen baitziren kotoiaren gainean bezala, eta oilo luma arinak, urre kolorekoak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.
Ontziaren lorratzak zipriztinez betetzen zituen Volgaren ibai bazterrak, eta ahate saldoak altxatzen ziren handik iheska, karranka g orgarriak eginez. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.
Urmaelean ahate-multzo bat dabil igerian, lasai-lasai. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 82. orr.
Ahate-ama urmaeleko uraren gainean nabigatzen, bularra harrotasunez hanturik. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 232. orr.
Ahate espezie askok jaten dute Lemna Minor ur dilista, biologoen arabera. Berria - Gaiak 2004-08-24
Baratzean aritzen da lanean; nekatzen denean, urmaelaren ondoan esertzen da, ahate-familiaren joan-etorriei begira. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 185. orr.
Eguberriei buruzko gogoeta gozoetan erabat murgilduta zegoela, Mr. Zucher ikusi zuen sepia-koloreko laino apartsu batean, ahate-ibilkeraz, ate birakarietatik irteten. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 28. orr.
Hazi ahala, osabaren ahate-haztegiko zurezko atean labanarekin bere altuera koskaz koska nola handitzen zen markatzearen antzeko zerbait. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 108. orr.
Suediako ekialdeko Oskarshamm hiritik gertuko ahate etxalde batean aurkitu dute birusa. Berria - Gaiak 2006-03-18
Igande aratsaldean, ahate jokoa; ondotik aizkolari, orga-joko eta harri altxatzaile. Herria 2003-09-11
Ahate arlekin, Histrionicus histrionicus. ETC-entziklopedia Sibley-Monroe hegazti zerrenda 2, Wikipedia
Parkeko urmaelean hiru beltxarga zuri, polliki igeri, eta ahate arrunt mordoxka bat. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 109. orr.
Hona menua: bieira; patata errosetak labean, foie grasarekin eta izozkiarekin; ahate bularkia oporto erara; barazkiz betetako legatza; turroi krema eta amonaren flana. ETC-prentsa Berria, 2011-12-08
Bien bitartean, hartu zartagina, eta erregosi ahate bularkiak, ahate urdaiazpikoa, arandoiak, sagar zatiak eta pinaziak. ETC-prentsa Berria, 2017-12-23
Penintsulako ahate buruzuriaren kasua argigarria da. ETC-prentsa Berria, 2017-02-16
Ahate buruzuria ("Oxyura leucocephala") Anatidae familiaren ahate ez-domestikoa da. ETC-entziklopedia Ahate buruzuri, Wikipedia
Ezagutu izan den ahate buztanluze zaharrenak 27 urte eta bost hilabete hartu zituen, Herbeheretako ahate bat izan zen. ETC-entziklopedia Ahate buztanluze, Wikipedia
Ahate buztanzuri Oxyura leucocephala. ETC-entziklopedia Sibley-Monroe hegazti zerrenda 2, Wikipedia
Aintzinako ahate-gibel piko idorrez gozatu haien kopia txarrak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 18. orr.
Ahatekiak, ahate gibel gizenak eta antzarak ekoizten dituzten etxalde ugari dago. Berria - Ekonomia 2004-08-14
Ezti-ontziak, arrautzak, antzara- eta ahate-gibelak, oilaskoak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 33. orr.
Ahate gorrizta ("Netta rufina") "anatidae" familiaren ahate ez-domestikoa da. ETC-entziklopedia Ahate gorrizta, Wikipedia
Besteak beste, murgil handia, lertxun hauskara, ahate mokozabala, ahate gorrizta, murgilari arrunta, kopetazuri arrunta, ubarroi handia, basahatea eta uroilo arrunta. ETC-prentsa Berria, 2013-07-20
Udan, habiagintzako zonak dira hegazti akuatikoentzat; bereziki, galzorian dauden bi espezierentzat: murgilari burugorria eta ahate gorrizta. ETC-literatura, saiakera Udaberri Isila, Rachel Carson (Lurdes Rada), Pentsamenduaren Klasikoak, 2007
Kaletik kilometro bat eskasera, hiriaren erdian ikusi zituen: txilinporta txikiak, koartzak, murgilari arruntak, ahate gorriztak eta basahateak, kopetazuri arruntak, antzara hankagorriztak eta indiar antzarak, eta batik bat belabeltzak. ETC-literatura, saiakera Collini auzia, Ferdinand von Schirach (Anton Garikano), Erein/Igela, 2015
Espezie inbaditzaileen adibide dira: zebra-muskuilua, ahate herdoiltsua, amerikar bisoia, ur-ipurtatsa, ibai-karramarro gorria, Niloko perka, "Caulerpa taxifolia", "Senecio inaequidens", "Boiga irregularis" sugea, "Achatina fulica" barraskiloa eta inurri eroa. ETC-entziklopedia Espezie inbaditzaile, Wikipedia
Aintziran, ahate ilunen piko arrosak. ETC-prentsa Berria, 2008-12-19
Ahate iluna ("Anas rubripes") Anatidae familiaren ahate ez-domestikoa da. ETC-entziklopedia Ahate ilun, Wikipedia
Igandez, ezkila berriaren estreinaldia eguerditan eta ahate jokoa aratsaldean. Herria 2005-09-01
Gaia zabalduz, Pierre Sabalo mintzo da ere artzain xakur lehiaketa horietaz, antzara eta ahate-jokoaz bai eta arraularien estropadetaz. Herria 2005-09-01
Aratsaldean, ahate jokoa. Herria 2001-09-06
Aldiz noizean behin umatu izan dute ubarroi handiek, ahate mokozabalek eta murgilariek. ETC-prentsa Argia, 2002-06-16
Besteak beste, murgil handia, lertxun hauskara, ahate mokozabala, ahate gorrizta, murgilari arrunta, kopetazuri arrunta, ubarroi handia, basahatea eta uroilo arrunta. ETC-prentsa Berria, 2013-07-20
Ahate mokozabal "Anas clypeata". ETC-entziklopedia Anas, Wikipedia
Ahate musketadunak eta indioilarrak ez dira bizi saldo izugarri handitan, eta ez dira espezie maitagarriak (arkume gazteak bezala), gurekin harreman fisiko handia dutenak. ETC-literatura, saiakera Su-armak, germenak eta altzairua, Jared Diamond (Andoni Sagarna), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
Zumarragako Ezkiotarra jatetxeak, berriz, ahate paparra prestatuko du, masusta gorri eta basoko fruitu saltsarekin. ETC-prentsa Berria, 2011-11-29
Zehazki, Montoriko ekoizle baten ahate paparrak edo herak, axoa eta lur sagarrak, Mitikile eta Irabarneko ardi eta behi gasnak eta etxeko bixkotxa gozatzeko aukerarik izango du jendeak. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-10-13
14 saltoki izango ditu Seber Altubeko hileroko azokak (09: 00 -14: 00), hiru berri tarteko: "Etorriko da Iparraldetik ahate deribatuekin (pateak, ahate-paparrak, konñteak... eta halako gauza gozoekin) Ortzaizetik (Behe Nafarroa) Arnabar baserria. ETC-prentsa Goienkaria, 2012-04-20
Dioenez, duela hogei bat urtera arte ez zen ahate paparrik jaten, baina ohartu zirenetik ona dela, arazo bihurtu da: "Baserritar asko Landesetan, Biarnon Okzitania, eta Euskal Herrian ere, hasi dira denak ahateak egiten. ETC-prentsa Berria, 2017-04-01
Ahate txistularia ("Mareca penelope", aurrez "Anas penelope") Anatidae familiaren ahate ez-domestikoa da. ETC-entziklopedia Ahate txistulari, Wikipedia
Eta, ibaiari esker, hegazti migratzaile askoren bisita jasotzen du urmaelean, ahate txistulariarena edo zertzeta arruntarena, esaterako. ETC-prentsa Berria, 2010-04-10
Amerikar ahate txistularia ("Anas americana") Anatidae familiaren ahate ez-domestikoa da. ETC-entziklopedia Amerikar ahate txistulari, Wikipedia
Ipar-ahatea ("Anas strepera") "anatidae" familiaren ahate ez-domestikoa da. Udan iparraldeko Europan, Asian eta Ipar Amerikan bizi da eta neguan hegoalderantz migratzen du, orduan ikusten da Araba eta Nafarroako hezegunetan. ETC-entziklopedia Ipar-ahate, Wikipedia
Aztorea edo ipar-ahatea bazina eta saldoa zerutik ikusi ahal izango bazenu, elurraren gainean bigunki hegaldatzen den gaza bat irudituko litzaizuke, ez laino bat baino trinkoagoa. ETC-literatura, saiakera Annabel, Kathleen Winter (Josu Zabaleta), Erein, 2013
Bisita horietan murgil handiak, kopetazuri arruntak, ipar-ahate urdinak eta zertzetak ikus daitezke, besteak beste. ETC-prentsa Berria, 2007-07-18
Ipar ahatea. ETC-prentsa Argia, 2002-06-16
ahate bat (11); ahate baten (4); ahate besta (4); ahate eta (5); ahate gibel (7); ahate gibela (3); ahate itsusia (4); ahate jokoa (6); ahatea bezala (3); ahateak eta (6); ahateak eta antzarak (3); edo ahate (3); eta ahate (15); eta ahateak (7); eta ahateek (3)