Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aharrausika adlag aharrausi eginez.

Zerrenda infinituraino luzatzen zuela, jaiotze eta heriotza data zehatzak emanez jarduten zuen, inguruko entzuleak konbentzitzeko... edo aspertzeko, hobeto esanda, bere bakarrizketaren fruituei erreparatzen badiegu, guztiok aharrausika eta aho-zabalka.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 157. orr.

Joachimek beroegi dagoelako ez du gutunik idazten: uler nezakeen hori; bera ere, gu bezala, hamakan etzanda egonen duk, aharrausika, edota hilik.... honetaz ez pentsatzea hobe, nik uste.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 55. orr.

Jansonek ere nagiak atera zituen eta aharrausika hasi zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 97. orr.

Loguratuta dago, begiak ixten zaizkio, pot eginda dago, mutututa eta aharrausika ari da emakumea laztantzen ari den bitartean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 193. orr.

Eta guk, inori maite zaitut esan orduko, gure barne-muinak aharrausika jartzeko gai garenok?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 210. orr.

Arkupeko espaloian ez zegoen inor, polizia bat baino ez, zerura begira aharrausika.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 181. orr.

Lo eskasez aharrausika, bilkura goiz hartan, Plantsunera otoitz egitera abiatu ginen ahizpa eta amarekin.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 101. orr.

Aharrausika eta marmarka, Weasley anaiak burumakur irten ziren, eta atzetik Harry.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 36. orr.

Odol zurbilaz gorrituriko ezpainetan, existentziaz blai, zorne argiaz blai eta aharrausika eta taupaka dauden ezpainen artean, begiak bezala malkotan dauden ezpain busti azukredunen artean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 173. orr.

Irakurtzen amaitu gabeko liburu baten aurrean aharrausika, zain, goi-gizarteko bisitari asmotsuren bat noiz etorriko ote zaion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 91. orr.

Gero, aharrausika, gorputza atzerantz bota zuen bere aulki birakarian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 240. orr.

Estropezuka igo ziren, aharrausika.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 68. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aharrausika ari (4); aharrausika eta (8); aharrausika hasi (7); aharrausika hasi zen (5); eta aharrausika (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus