Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aharratu, aharra(tu), aharratzen 1 da ad liskartu.

Bainan besoak elgarri kontra eman ondoan hizkatu eta aharratu ziren.  Herria   2001-02-08

Aharratzen ziren Herriko Plazetan, erreboteak odolez ttakatzeraino.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 12. orr.

Aharratzen baldin baziren, elkar hilka edo konpon zitezela, mutilak mutilekin eta kito!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 88. orr.

Kamera numerikoa aharratu berri zirenengan finkatu zuen Graxik, diskretuki.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 314. orr.

Peronek bazter utzitako peronista, nazionalista baino "pentsaera nazionaleko" gizona, egun ere aski aharratzen diren gogoetak dira Arturo Jauretche-ren zonceras argentinas direlakoak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 47. orr.

2 (era burutua izenondo gisa; irud/hed)

Hertze aharratuen kolerari bide baten emaiterat osaba Joanikotek haiei guztiei oihuka adierazten zien bitartean egin zezatela egin beharrekoa lasai.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 176. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus