Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hala ere ez zuen ahanztekoa eta inguma hitsak iratzarrarazten zizkion horrek, neskaren altzo beroan amildu aitzineko hilabeteetan, Panpili eta Le Routier ostatuko ohiko zuztarriekin euskal bestaz besta ibilia zen, pataska eta aharra xerkatzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 118. orr.
Juan Etxamendi-k bazekien bortzehun urte hartan bazela aharra Frantzia eta Espainiaren arteko mugen gainetik, beste anitzek ez zekiten gauza. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 49. orr.
Gertatzen zen, hil-biziko aharra partida sutsuetarik landa, baten bat kartzelatua izatea. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 119. orr.
Hargatik, aharra muskilak nabaritzen ziren, alaitasuna eta amodioa goresteko antolatu bestaren bihotzean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 319. orr.
Etsenplü ederra mündü hontako aharra güzien xüxentzeko. Herria 2001-09-06
Puzkerra dena irria, putza dena aharra; Puzkerrak solasa eta putzak gerla. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 170. orr.