Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bildotsa akatsik gabea, aharikoa eta urtekoa izan dadila, arkume edo ahantxume. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 150. orr.
Nere ume denboran artantzu aharikoa, zikoroxta, alondoa eta holakoak izaten ziren endemas arakaitako. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 228. orr.
Aharikoengana joan da, apartatzera. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 30. orr.
Usakumeak bezala sartuak zeuden beraietan ahariko osoak ageri ere ez zirela.· Bai bailiteke urrixkide eguneko otorduan bildots aharikoa jateko ohitura ezarri izatea elizak, Kristoren sexuarekin bat etor zedin, Exodoak dioen bezala. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 140. orr.
Edo neska-mutikoen ibilerak aipatzekoan ere, halatsu: "urruzak eta aharikoak bereiz dabiltza eskolan eta, ez dute deusen arriskurik". Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 151. orr.