Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aharia mendebalderantz, iparralderantz eta hegoalderantz adarka ari zela ikusi nuen. Elizen arteko biblia Dn 8,4
Har gaitzazu onez, ahari eta zezenak edo milaka bildots gizen erre-oparitzat eskainiko bagenizkizu bezala. Elizen arteko biblia DnGr 3,39
Biharamunean sakrifizioak eta erre-opariak eskaini zizkioten Jaunari: mila zekor, mila ahari, mila bildots, isur-opariekin batera. Elizen arteko biblia 1 Kro 29,21
Zazpi zezen, zazpi ahari, zazpi bildots eta barkamen-oparitarako zazpi aker ekarri zituzten. Elizen arteko biblia 2 Kro 29,21
Ilberri-egunetan zezen bat, sei arkume eta ahari bat, denak akasgabeak, eskainiko dizkit. Elizen arteko biblia Ez 46,6
Hartu Aaronen sagarapenerako ahari honen bularra, eta aurkeztu Jaunari erritozko aurkezpen-keinua eginez. Elizen arteko biblia Ir 29,26
Gero, zatikatu aharia, garbitu haren heste eta hankak, eta jarri okela-zatien eta buruaren ondoan. Elizen arteko biblia Ir 29,17
Heldu da zuen hilketa-eguna, ahari gizenduak bezala eroriko zarete. Elizen arteko biblia Jr 25,34
Larunbatetan, printzeak sei arkume akasgabe eta ahari akasgabe bat eskainiko dizkit erre-oparitzat. Elizen arteko biblia Ez 46,4
Bildots gizenen haragia, aukerako ahariak eta akerrak, ogi-irin garbi bikaina eman zizkion janari eta ardoa, mahats-odola, edari. Elizen arteko biblia Dt 32,14
Zazpi apaiz kutxaren aurretik joango dira, ahari-adar bana harturik. Elizen arteko biblia Jos 6,4
Aaronek eta semeek elkarketa-etxolaren sarreran jango dituzte ahari-okela eta saskiko ogia. Elizen arteko biblia Ir 29,32
Opariak egitea baino hobe haren esana egitea; ahari-gantzak eskaintzea baino hobe hari esaneko izatea. Elizen arteko biblia 1 Sm 15,22
Gorriz tindaturiko ahari-larruak edo larru finak zeuzkatenek ekarri egin zituzten. Elizen arteko biblia Ir 35,23
Egin bi estaldura oihal-etxolarako: bata gorriz tindaturiko ahari-larruzkoa, eta honen gainetik bestea, larru finezkoa. Elizen arteko biblia Ir 26,14
Abigailek, bizkor, hartu zituen berrehun ogi, bi zahagi ardo, bost ahari burduntzian erreak, bost arroa gari xigortu, ehun mahaspasa-mordo eta berrehun piku-opil eta astoen gainean ezarri zituen. Elizen arteko biblia 1 Sm 25,18
Hori zen sagarapen-aharitik Moisesi zegokion zatia, Jaunak agindua zion bezala. Elizen arteko biblia Lb 8,29
Bestalde, harresi eta dorreen fortifikazio-sistemak indartu egiten dira lubetekin babesten badira, zeren eta, orduan, ez ahari-buruek, ez lurpeko tunelek eta ez gainerako makinek ez baitiete kalterik eragingo. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 710. orr.
Etxekoek Pentze Patarrera ardi zain igortzen ninduten opor arratsaldeetan, zenbaitetan paira dezakedan bakartasun larrutu hau itxuratzen nuela uste dut, egunerokotasun eskardatua, lo ezinezko ordu txikiak, ahari buruz zoratuen antzera kaskoa etengabe alhan, galdezka eta dudaz beterik. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 211. orr.
Ukuilu hutsetik enbor luze bat hartu zuten, ahari buru gisa erabiltzeko, eta eginahalean jaurti zuten. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 291. orr.
Zenbat denbora da, bada, ahari jokoa egiten zela igande arratsaldeetan? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 220. orr.
Ur-hornidurarako ponpen bulkatze-hodietan jarritako balbula guztiak euste-balbulak izango dira, ura bat-batean etetean ahari-kolpeak, handiagoak edo txikiagoak, sortzen baitira. ETC-zientzia, zuzenbidea Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak, Askoren artean, EHU, 2008
Ahari kolpea jasan dezakeen garraio hodiaren luzera nabarmen txikitzea lehenengo helburua izango litzateke. Luzeraren murrizpena nabariagoa izango da oreka tximinia zentral hidroelektrikoaren babes balbulatik zenbat eta gertuen egonda. ETC-entziklopedia Ganberadun oreka tximinia, Wikipedia
Hori gertatuko ote zaio Espainiari? Euskal Herria eta Espainia beren adar armatuekin topeka dabiltzan bitartean, Kataluniako ahari motzak aharituko ote ditu ardiak? Nazio berria jaioko ote da artalde zaharretik hurrengo udaberrian? ETC-prentsa Berria, 2012-10-10
Oilar borroka, ahari talka... Berria - Kirola 2004-08-07
Ahari talka bat bezala izan da hegazkinaren kontra. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 129. orr.
Ahakarrak luze iraun lezake, baina baten batek geldiarazi du ahari-talka. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 131. orr.
Ahari-jokoa, ahari-talka edo ahari-topeka Euskal Herriko joko tradizionala, non bi artzainek prestatutako ahariak aurrez aurre jarri eta borrokari egiten dioten, apustu bat tarteko gehienetan. ETC-entziklopedia Ahari-joko, Wikipedia
Baserri munduari begiratu eta idi-dema batetik, ahari topekatik edota sagardotegi bateko zurrut girotik bertako istorioak, istorio unibertsalak kontatzen asmatu dute. ETC-prentsa Berria, 2004-08-21
Hainbat dira taldeak lurralde horretan ere; Serer, Walof, Peal, Shongai, Bambara, Tuareg... eta euren arteko liskarrak ahari topekak bezalakoak izan dira eta dira. ETC-prentsa Berria, 2007-02-17
Ez da ustekabekoa Bergarako frontoiko harmailetan edo Aiako idi-deman emakume bakarra ere ez ikustea, edota emakumeak gutxiengo izatea harri-jasotzea eta ahari-topeka behatzen. ETC-zientzia, zuzenbidea Basker. 1960ko hamarkadako euskal kulturari buruzko suediar dokumentalak, Argibel Euba Ugarte, EHU/UPV, 2016
Berberiar aharia, "Ammotragus lervia" da bere izen zientifikoa, arrui izenaz ere ezaguna, Ammotragus generoko animalia da. ETC-entziklopedia Berberiar ahari, Wikipedia
Bai bailiteke urrixkide eguneko otorduan bildots aharikoa jateko ohitura ezarri izatea elizak, Kristoren sexuarekin bat etor zedin, Exodoak dioen bezala. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 151. orr.
ahari akasgabea eramango (3); ahari bakoitzeko (4); ahari bana eskaini (9); ahari bat ikusi (3); ahari eta urtebeteko (8); ahari guztiak (3); ahari hura (4); ahari larruzko beroki (5); ahari talka (3); gorriz tindaturiko ahari (6); lau ahari (3); tindaturiko ahari larruak (3); zekor eta ahari (7)