Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abelburu iz abere burua, abere multzo bateko banako bakoitza.

Behien entzefalopatia espongiformeak, behi eroen gaitzak, abelburu bat hil du Suedian, 2003an, 41.000 abelburu hil zituzten Bilboko hiltegian.  Berria - Gaiak   2006-03-04

Abelburuak izatea eta saltzea debekatu zieten.  Berria - Harian   2005-11-17

Ardien eta ahuntzen artegiak behar bezain handiak egin behar dira, alegia, abelburu bakoitzak izan dezala ez lau oin eta erdi baino gutxiagoko azalera, eta ezta sei oin baino handiagoa ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2950. orr.

Hori ez omen zuen Istillagak gogoko: abelburu asko dituzten etxaldeak gogorarazten omen zizkion, buru bakoitza belarrian bere zenbakia duela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 190. orr.

Dena saldu behar duzu, eta abelburu bana eman mujikei, egun bakar batez ere lanerako baliabiderik gabe gera ez daitezen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 474. orr.

Landuyt hormonetan aditua da, eta abelburuei hazteko hormonak ematea leporatu zioten.  Berria - Kirola   2004-10-09

Behi eroen gaitza abelburuen elikadura eskasarekin lotu izan da; abere irinekin egindako pentsuekin.  Berria - Gaiak   2006-03-04

Abelburuen pisaketa-lana.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 152. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abelburu bat (3); abelburu guztiak (3); abelburu hil (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus