Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Poema, hori bai, bi ahapaldien -baiezko eta ezezkoaren- esaldia litzateke, ez ahapaldi bakoitza bere aldetik. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 30. orr.
Zortziko handia beraz, lau puntutako ahapaldia da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 84. orr.
Zinez kantu ederra iruditu zitzaigun, nahiz ahapaldi batzuk baino ez eduki. Berria - Kultura 2004-12-14
Honela hasten da kantuaren bigarren ahapaldia: [...]. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 233. orr.
Eresi kantari ipuinean, betiere baladaren ahapaldiak oinarritzat harturik, idazleak hankaz gora ipini zuen istorioa. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 170. orr.
Ikusi ninduenean, uretik erdi jalgi eta bigarren ahapaldia kantatzeari lotu zen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 68. orr.
Geroxeago, 1225eko ekainean, barkamenaren ahapaldia eransten dio kantikari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 93. orr.
Miren Agur Meabek katalan dotorez irakurri zituen Salvador Espriuren ahapaldi batzuk. Berria - Kultura 2004-05-08
Ahapaldi bat falta bada ere, garbi dago poema berbera dela. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 30. orr.
Poema, hori bai, bi ahapaldien -baiezko eta ezezkoaren- esaldia litzateke, ez ahapaldi bakoitza bere aldetik. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 30. orr.
Nola oroitu, gero, hogeitaka ahapaldi zeramatzan bertso-sorta osoa? Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 140. orr.
Goetheren eta Schillerren antzerkiak hartu ditu liburutegi handitik, eta ahapaldi batzuk irakurri nahi dizkit gauero. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 71. orr.
Orduan Pastoralaren aurkezpena egin du kantari nagusiak, "lehen pheredikia" delakoa, launa ahapaldi oholtzaren kantoietan emanez. Txillardegi «Putzu», 1999 - 364. orr.
Zortziko handia beraz, lau puntutako ahapaldia da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 84. orr.
Xume, sakon eta ahapaldi dotoreak eginez, Igerabidek poesiaren mailuari heltzen dio, Gabriel Arestik zioen mailu berberari. Berria - Kultura 2004-07-01
Errimarik gabeko ahapaldi estu sentimenduz bete haiek. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 115. orr.
"Rotxelan, Pierre Hautin inprimatzale/1571n", halaxe zekarren armarriaren behealdean, armarriaren beraren eta hitz horien artean Mateo ebanjelariaren ahapaldi zuzen bat zelarik,"Haur da ene Seme maitea, zeinetan neure atsegin ona hartzen baitut, honi beha zakizkiote". Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 106. orr.
Entzun daitekeenez, gezi geldi ezina, aurretik atzera doana ahapaldi soinudun eta hots handikoetan. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 207. orr.
Nire ibilia pausatu dut, eta aditzeko ahalegin berezia egin dut: gelako atearen beste aldetik ahapaldi berbera, behin, bitan, hirutan errepikaturik heldu zait.Genesiaren bigarren ahapaldi goibel eta miragarrian irakur baitaiteke ("Jaunaren haizeak hats egiten zuen uren azalean gaindi"). Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 119. orr.
Ahapaldi laburragoak edo luzeagoak dira, puntu kopuruari dagokionez aurrekoen desberdinak, baina halere gehienean berdinak silaba kopuruari eta lerro bikoitzetan errimatzeari bagagozkio. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 86. orr.
Bukaerako ahapaldiak honela dio: 'Artzainak alferrak ditun ase ta ongi nahi/ hobe dun bertzetarik edozein nahi'. Berria - Kultura 2004-12-14
Bestelako ahapaldi-mota hauen artean koplak dauzkagu. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 86. orr.
Poema hauxe bera, ahapaldi pare bana bi erpinetan erantsiz, salmo eta otoitz-kanta bihurtu zuen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 470. orr.
Poesian esaterako, Tximeleta Hegalari izeneko artista bat nabarmendu zen, besteen gainetik, idatzi zituen maitasun-ahapaldien bidez. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 216. orr.
1582an de Thou frantzes historiazaleak ahapaldi hau izkiribatü züan: "Jean de Liçarrague, ministre de l'église (de la Bastide Clairence)... avait traduit le Catéchisme et le Nouveau Testament en langue biscayenne (sic)...". Herria 2005-05-12
Etsenplütako hona behin, bilküra pübliko batetan, Mauleko alderdi bürü baten ahotik entzün nüana, han zauden güziek bezala: "Maule ez da basko", eta hori aski ez balitz bezala, beste ahapaldi hau gehitü züan: "Maule ez dago Eüskal Herrian". Herria 2001-02-01
Bi umeren aita, ahapaldi itsusiak entzun behar dizkio Filomenari: "Tripa ustela! Jangoluke! Nire alabaren kontura bizitzea uste al duk? Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 237. orr.
"Presoen suizidioak, finean, heriotza-zigorra zeharka nahiz bide makiabeliko estrajudizialetatik erabiltzea esan nahi du", jartzen du idatziaren azkeneko ahapaldian. Berria - Euskal Herria 2004-12-16
ahapaldi bat (5); ahapaldi batzuk (3); ahapaldi hau (5); ahapaldien artean (3); beste ahapaldi (5); bigarren ahapaldia (3); eta ahapaldi (4)