Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ene izena ere berak hautatu zuen: Joanes, erreginaren laudorioan eta bere aita Labrit ahanzkorraren oroigarrian. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 80. orr.
Euskaldunen oroimena ez da ahanzkorra eta holako gertakariek dituzte oraino azkartu bi partetan emana den Euskal Herriko jendeen arteko loturak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 148. orr.
Nik ez nuen hitzordu hura gogoan, baina, oso ahanzkorra naizenez, ez nintzen harritu. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 115. orr.
Eskuina, hain ahanzkorra ote da? Herria 2003-02-20
Zeren eta Jainkoa, luzakor bada ere, ez da ahanzkor. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 348. orr.
Galde horiek egitean, badakit ahanzkor direla jendeak eta herriak: "Les français ont la mémoire courte" erran zuen besteak. Herria 2001-03-01
Holakoak dira politikariak, osoki ahanzkorrak. Herria 2003-02-06
Gauak ezabatu egiten ditu akatsak, barkagarriago egiten ditu hanka-sartzeak, ahanzkorrago bihurtzen bekatuak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 140. orr.
-Eta gu, jendeok, ahanzkorregiak garela? Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 108. orr.
Luca etxean batera eta bestera ibiltzen zen soka harekin, bere baitan murgildurik, ahanzkor eta geldo, poliki mugituz eta inolako helbururik gabe. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 263. orr.