Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahanzgarri izond/iz ahantzarazten duena.

Aire girotuaren ferekak goizaldearekin eztitu gabeko kanpoko tenperatura itogarriaren ahanzgarri ziren, behiala hainbertze izerdi isuritako tokian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 315. orr.

Ahalegina eskertzen nion, baina zurruta hobesten nuen nahigabeen ahanzgarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 190. orr.

Zeren ohiturek eta azturek noiznahi-den alda bailezakete gure izatasuna eta bigarren izatasun bat osa, lehenengoaren eta etorkikoaren estalgarri eta ahanzgarri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 307. orr.

Halako bolada zerrietan, lana duk ahanzgarri hoberena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 221. orr.

Musika, min ahanzgarri.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 285. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus