Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahantzezin (orobat ahantziezin g.er. eta ahanztezin) izond ezin ahantzizkoa.

Ahantzezina ahantzi zaie.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 315. orr.

Egun eta gau ahantzezin haiek iritsi zituan, ehizaldiaren eguna, eta egun osoan ez nian burutik kendu ahal izan niri apuntatu hidala, jaurtigai ustekabeko bat nire buruaren ondoan ziztuan pasatua zela.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 176. orr.

Ez naiz oroitzen nork idatzi zuen zehazki gogoratzen ez zaidan memoriari buruzko esaldi ahanztezin hura.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 156. orr.

Gau ahanztezin batean izan bainuen ustekabeko hura...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 610. orr.

Ni ere tarte ahanztezinak iragana nintzen Ximurraren ondoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 402. orr.

Baina aurkitu genuen halere kili-kili zenbaiten egiteko parada eta elkarrekin momentu ahantzezinak iragan genituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 85. orr.

Cromwellek ondorio ahantzezinak utzi zituen Irlandan, boterean denbora luzean egon ez arren.  Berria - Harian   2005-07-31

Tribuko kusiak, hain maitatuak, haurtzaroko jostetakide ahantzezinak, eta lankide bazterrezinak, errekontruzko ezezagunak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 8. orr.

Utzi iezadazue, eseri aurretik, perla ezin ordainduzko eta ahantzezin honekin amai dezadan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 284. orr.

Oreina ilargipeko azken une grinatsuez oroitzen duk, larrearen erdian gelditzen duk, amodiozko borrokaren lekuan, buru likatsu eta zauritua harro altxatu, eta, aztoramenak gorrituriko begiez, serio eta goibel, grina bat ahantzezin bihurtu zaionaren antzera ingurura begiratzen dik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 145. orr.

Hari so segitzen zuen, sekula berriz ikusi behar ez balu bezala, bere burmuinean betikoz grabatu nahi balu bezala, oso-osorik, Gülbaharren irudi ahantzezina.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 74. orr.

Bacourt-eko baronesak (zeinaren vendredi ahanztezinetan izan bainuen gure malkoetako poeta ezagutzeko ohorea) ondoko lerroak onesteko grazia egin dit.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 33. orr.

Ahantzezinezko elkarretaratzeak ere, Normaren harrera, adeitasun eta antolakunde baliosari esker.  Herria   2005-06-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahanztezin hura (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus