Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahantzarazi, ahantzaraz(i), ahantzarazten (orobat ahaztarazi eta ahanztarazi g.er.) 1 du ad ahanztera behartu.

Gertatuak jin arau, egungo berriak ahantzarazi egiten du bezperakoa.  Berria - Kultura   2006-03-30

Batean Otsagiko dantzen doinuak, bertzean Larrain dantzak, zeru gris eta hotza ahantzaraz dezakete.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Nork bada ahantzarazi, Aulki Sainduko gure Aita Sainduak Jainkoari egin hainbeste otoitzez eta esker onez bestalde, diruz eta soldaduz eman laguntzak?  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 117. orr.

Badakigu engoitik gure inguruko ordena eta legezko estatutu guztiak odolean sortuak direla, gero beraiek hori ahantzarazi nahi badigute ere.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 13. orr.

Esan ezazu, eguneroko bizimoduan aurkitzen zenituen gertaera txiki eta handiek, iragana estali eta ahantzarazi ordez, berritu egiten zizutela bizi beharraren pisua.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 34. orr.

Ahantzarazi dizkit Jainkoak neure atsekabeak eta aitaren etxea.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 116. orr.

Janak eta oiloarekin batean erdietsitako arno pizarrak azken bi egunetako liskarrak ahantzarazi zizkiguten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 193. orr.

Nik jipoi bat hartzeak ez dio izeba Margeri ahantzaraziko entzundakoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 23. orr.

Hain une eztiak zein pena ez lituzke ahantzaraziko?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 198. orr.

Higanotaren eskuizkribuak zerbait deabruzkoa izan behar du zinez, Jainkoarekiko eginbeharrak ere ahantzarazi baitizkio.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 300. orr.

Beharrik bazkari onak fite ahantzarazi baititu goizeko ortzi eta euriteak.  Herria   2005-10-06

Haren irriñoak istant bat lehenagoko goibeldura ahantzaraztea zuen helburu garbia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 123. orr.

Oihaneko usain eta soinuek eskualde hura gerlapean zegoela ahantzarazten zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 275. orr.

Katedralaren dorre lirainek, lehengo aurrekalde erromanikoa ahantzarazten bezala dutelarik, plazaren hedadura zabala, kontrastearen medioz, urrunago barreiatzen dute.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 235. orr.

Azaldu ezinezko poza sumatzen zitzaien, nekeak oro ahantzarazten zizkiena eta zangoak arintzen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 167. orr.

Ederretarik eskapatu zirela bazekiten, halere eta, horrek, itzuli handiaren luzetasuna ahantzarazten lagundu zituen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 62. orr.

Orkoekiko beldurra, aldi batez haserreak eta etsipenak ahantzarazia, beregana itzuli zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 215. orr.

Liskarrak kasik ahantzarazi egin zizkion bere oinazearen zergatiak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 330. orr.

-, bere katramilak ordu batzuez zeharo ahantzarazten zizkiona eta abere apasionatu edo printzesa maitale sentitzea posible egiten ziona.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahantzarazi behar (3); ahantzarazi egin (4); ahantzarazi egin zion (3); ahantzarazi zidan (4); ahantzarazi zion (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus