Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ura edan eta ahamen bat jan duzue. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 87. orr.
Zenbait aldiz gomitatzen ninduen bere adiskideekin ahamen baten jatera paketetan ukanetarik. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 93. orr.
Zaindariek ez zieten ahamenik ere emaiten. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 201. orr.
Bi egun haietan ez zuten ahamenik jan, ez edan ere, eta berdin-berdin iragan zuten ondoko gaua. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 247. orr.
Hiru ahamen aski izan nituen nik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.
Kantaldiaren ondotik, ikusliar guziek ukanen dute ahamen baten eta baso erdi baten edateko parada, Abbadia jauregiko sukalde zabalean. Herria 2004-06-17
Bi ahamen irentsi orduko, tapatua nintzen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 156. orr.
Zeren oilaskoa ahamen ezin apetitosagoa izan baitaiteke egun batean, baita hurrengoan ere eta hurrengoan, baina beti zagok muga bat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 503. orr.
Labezomorroek, lehenbiziko egunetan bederen, ahamen poxi bat iresteko gogoa kentzen zioten Joanesi. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 80. orr.
Irakurleak ikusiko duenez, han-hemenka eman ditzakedan iritziez gain, tartean datuak ageri dira, ahamen gisa emandako datu asko batzuetan, iturriak ia-ia inoiz ere aipatu gabe. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 9. orr.
Egunean premiazkoa genuen kaloria kopurua sabeleratuko genuen ahamen bakarraz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 105. orr.
Hartan ere, ahamen gutiziatuena, hasteko: erretiluan eper bat. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 157. orr.
Bakoitzarentzat ahamen ttipi bat baizik ez zen gelditzen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 140. orr.
Gaua ez duk erabat bukatu oraindik, basoan gauzak gertatzen dituk, basapiztien zelata-aldia bukatu gabea duk: basakatua zelatan zegok oraindik, harrapakinaren azken ahamena jaten ari duk hartza, oreina ilargipeko azken une grinatsuez oroitzen duk, larrearen erdian gelditzen duk, amodiozko borrokaren lekuan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 145. orr.
Zelula hartzaileak estimulatzeko eta garunerako mezua sortzeko, askoz energia gehiago lortzen da janari ahamen batetik, urrutiko soinu, ikuspen edo usain-bafada batetik baino. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 146. orr.
ahamen bat (6); ahamen baten (5)