Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Errege haien ahaltasuna hazi egin zen haiek menderatu eta gero. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 49. orr.
Ez da goizegi gure haurrek izan diten bertze herri guzietan bezala euskara ikasteko, irakurtzeko eta idazteko ahaltasuna. Herria 2001-06-07
Hurrengo belaunaldian erabiltzeko ikertzen ari diren ordenagailuak, Interneten, segundo bakoitzean, 30 bilioi eragiketa egiteko ahaltasunean pentsatzen ari dira. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 101. orr.
Duela hogei urte iratzarriak ditu marrazkirako dituen jeinu eta ahaltasunak. Herria 2001-05-24
Erakutsi da aukeraketa estrategikoak ez direla zuzenean sortzen mundu ikuskera batetik edo berez subjektu hiztun jakin bati legozkiokeen interes batzuen gailentasunetik; baina euren ahaltasuna bera kontzeptuen jokoen baitako dibergentzia-puntuek mugatzen dute. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 85. orr.
Literatura da gizakiari kantua edo negarra eragiteko maitasunak duen ahaltasunaren lekukoa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 217. orr.
Izan ere, seduzitzeko ahaltasunaren kontzientziarik gabe ezinezkoa baita idaztea. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 170. orr.
Aitortzen dizut sinetsita nagoela idatzi dudan dozena bat lerrok emakume bati konortea galarazteko ahaltasuna izan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 170. orr.
Esango bailitzateke haien hurbiltasun misteriozkoa pairatzen dugun ezagutu ezinezko ahaltasunez bete-betea dagoela airea, aire ikusezina. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 306. orr.
Etsi-etsita jarraitzen nuen sinesten Eugeniak literarioki baliotsua iruditzen zitzaion testu hura idazteko gai izan nintzelako onartu zuen nirekin oheratzea, hau da, nire ahaltasun literarioak erakarri zuela, eta ez nuen ikusten, ona nahiz txarra, edozein testuk izango zukeela eragin bera, nik idatzia eta, batez ere, berarentzat idatzia izanik. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 214. orr.
Esandako gauzak baldin badaude -eta bakarrik hauek- euren arrazoi zuzena ez da bilatu behar esandako gauzetan edo eurak esan dituzten gizon-emakumeengan, baizik eta diskurtsibotasun-sisteman, berak gertatzen duen ahaltasun edo ezintasun enuntziatiboetan. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 149. orr.