Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahalmentsu 1 izond ahalmenez betea.

Talde ahalmentsua da eta ona; onek soilik irabaz dezakete Grand Slama.  Berria - Kirola   2004-03-27

Gehienek dakite zer izan daitekeen La Fura dels Bausen ikuskizun ahalmentsu bat, eta ikusle batzuk gu geu tartean taldearen hastapen mitiko haietan izandako sentsazioak berreskuratzeko murgildu gara sotoko iluntasunean.  Berria - Kultura   2004-09-28

Ingelesak oso borrokalari ari dira, eta, baloiari eusten eta jokaldiak amaitzen ahalmentsuak dira.  Berria - Kirola   2006-03-17

Italiarrek oso talde indartsua dute, eta bizpahiru jokalaririk onenak gabe jokatu bazuten ere, aitzinean ahalmentsuak dira.  Berria - Kirola   2004-12-05

Uste dut, hala ere, aurtengo taldea iazkoa baino ahalmentsuagoa dela.  Berria - Kirola   2004-01-29

Eskoziak mendean hartu ditu Europako bi selekziorik ahalmentsuenak hiru asteren buruan: Frantzia eta Ingalaterra.  Berria - Kirola   2006-02-26

Egoeraren aurrean konpainiarik ahalmentsuenek antzezle batzuek euskarazko produktura eta beste batzuek erdarazkora bideratzen dituzte, arestian esan dudan arazoa konpontze aldera, nahiz eta horrek kostu bikoitza dakarren ekoizpenaren aldetik.  Berria - Kultura   2006-02-03

Askotan badirudi dantzariak eta koreografia bera apaingarri soila baino ez direla proiekzioen eta soinu-banda ahalmentsuaren aurrean.  Berria - Kultura   2004-05-02

"XML erreminta ahalmentsuagoa eta konplexuagoa da", Xabier Arregiren esanetan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

2 (adizlagun gisa)

Lehen bezain ahalmentsu jarraitzen du baloiak bereganatzen, eusten eta jokatzen.  Berria - Kirola   2004-02-17

Abadiño ahalmentsu iraupenean.  Berria - Kirola   2004-02-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

ahalmentsua da (3); ahalmentsuak dira (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus