Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahalmen1 (orobat almen g.er.) 1 iz zerbait egiteko ahala, eskua edo gaitasuna.

Ahalmen hauek adimena, juzgamena eta arrazoimena dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 90. orr.

Ezer gutxi zen; baina Jainkoaren ahalmenak izugarri hazarazi zuen, eta, etengabeko ekaitzagatik itsasoko ibilia egun askotan luzatu arren, nahikoa izan zen guztien premiak betetzeko, helburu zuten portura, Anconara alegia, iritsi arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 798. orr.

Otoitzerako zaletasuna eta otoitzaren ahalmena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 801. orr.

Noraino heltzen da gure ezagumenaren ahalmena?  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 77. orr.

Adimena oro har erregelen ahalmen gisa definitzen bada, orduan juzgamena zerbait erregelei menperatzeko ahalmena da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 90. orr.

Ikusmenaren ahalmena neurtzea ardura handiko arazoa izan daiteke; baino ikusmena neurtzeko ikusi egin behar da, ikusmena behar da.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 48. orr.

Badela Izaki betegin bat, gorputza ez dena, ez eta gorputz baten barneko ahalmena ere, izaki hori Jainkoa bera dela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 94. orr.

Zergatik jipoitu ote naute deabruek, eta zergatik eman ote die Jaunak niri kalte egiteko ahalmena?  Berria - Kirola   2004-11-23

Orduan, argi handi bat agertu zen itsasontzian, eta argiarekin batera Jainkoak emaniko barealdia egin zen, gizon santuak bere eragin miragarriaz haizeari eta itsasoari agintzeko ahalmena balu bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 855. orr.

Onartu zuten guztiei, ordea, Jainkoaren seme-alaba izateko ahalmena eman zien" (Jn 1, 11-12).  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 46. orr.

Erraten dut oraino ahalmena edo boterea honela hartuz geroz definitzen ahal dela zerbaiten jarduteko edo egiteko gaitasun hurbila.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 123. orr.

Seigarrenekorik, erraten da arimaren esentziari edo zerbaiten egitera daraman haren ahalmenari datxekion kalitate iraunkorra dela arimaren ohitura.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 87. orr.

Guk ezin genuen berak egindakoaren zehaztasuna berretsi, grisen eskalan ikusteko ahalmenarekin nahasten baitzen kolorearen ikusmena gure begietan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.

Froga seguruak ditugu, bada, hau esateko: alegia, zauri sakratu haiek, Serafinen ekintzaz garbitu, argitu eta sutu egiten duen Goikoaren ahalmenaz inprimatuak izan zirela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 825. orr.

Jakizu badirela gauza adigarri batzuk giza adimenak, bere izaeraz eta ahalmenaz, uler ditzakeenak; baina badirela, halaber, izatearen eremuan, berak bere izaeraz edo bestela ere inola ezin uler ditzakeen izakiak eta gauzak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 81. orr.

Hots, bereizi behar direla in actu edo ekitez izatea eta in potentia edo ahalmenez izatea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 122. orr.

Zeure begiez behatzen diezunean, begiz hautemateko zeure ahalmenaren arabera hautematen duzu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 83. orr.

Bakoitzak bere ahalmenaren arabera, bakoitzari bere beharren arabera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 47. orr.

Ez dut definitzen gizakia bere ahalmen edo potentzien bitartez, adibidez bere adimenaz, Aristotelesek, Tomas Akinotar Santuak eta razionalistek ohi duten eran; bere funtsezko izanaren bitartez baino.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 20. orr.

Horrela, aztertu ondoren, ahalmenen hirutasuna aurkitzera iristen da: oroimena, adimena eta nahimena.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 24. orr.

Norbaitek zerbait ahalmenean edukitzeak ez dakar horrek nahitaez egintzara iragan behar duenik; batzuetan bere lehen egoeran irauten du, dela oztopo batzuengatik, dela ahalmena egintza bilakarazten ez saiatzeagatik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 87. orr.

Horretara, existitu egiten da, baina ez existentziarengatik; eta, era berean, bizi da, baina ez bizitzagatik; ahal du, baina ez ahalmenarengatik, eta badaki, baina ez zientziaren batengatik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 141. orr.

Horien iturriak gogamenaren hiru ahalmenak dira: "Gure ezagutza oro (A) sentimenetatik abiatzen da, hortik (B) adimenera doa eta (C) arrazoimenera iristen da".  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 82. orr.

Anaia ez-apaiz horiek ez dute inola ere ahalmenik penitentzia ezartzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 116. orr.

Adimena ezagutza positiboaren ahalmena da (utilitatearena), arrazoimena espekulazioarena (egiarena).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 85. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Horregatik eman zion Jainkoak hain ahalmen handia, zeren gorputz-arimetako gaitzak miragarriro sendatzeko ahalmen miragarria lortu baitzuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 749. orr.

Argazkiak "gure sinesmena bereganatzen duen ahalmen irrazional bat du".  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 188. orr.

Gure izatearen helburu gorenak arrazoimenaren ahalmen espekulatiboaren menpean jarriko lituzke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 296. orr.

Lotura hori dela eta, filosofia eta ahalmen politikoa bateratzeko asmoz jorratu zuen Platonek Ideien teoria.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 47. orr.

Enpirikoa dena ahalmen intelektual hutsaren aplikazioaren edo erabileraren baldintza besterik ez da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 297. orr.

Kanten arrazoimena ahalmen psikologiko baten moldean pentsatuta baitago, baldintza batzuen gatibu dago bere jardueran (beste ahalmenen baldintzen gatibu: sentimena, adimena).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 84. orr.

Ez dela hartarainokoa hainbesteko losintxa eta sona jasotzen duen Internet eta merkataritza elektronikoaren ahalmen ekonomikoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 164. orr.

Otoitzaren ahalmen harrigarria!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 448. orr.

Elkarlotura hori ez da sentsu soilaren eta begiespenaren lana, baizik irudimenaren ahalmen sintetiko baten produktua.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 107. orr.

Ahalmen imitatzailea ez da sortzailea, h[au] d[a], ezagutza ez zen sortu bertan arrazoimenetik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 279. orr.

Jainkoak goiko ahalmenetan nahi du bizi, oroitzapenean, adimenean eta borondatean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.

Adimen hau ere ez baita gorputz baten barruko ahalmena, errealitatean bera isurtzen deneko gorputzetik banatua izanik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 198. orr.

Arrazoitzeko ahalmenari dagokionez, gorputzetan aurkitzen diren esfera banatuen adimenekin konpara daiteke.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 198. orr.

3 aingeruen sailkapeneko maila baten izena.

Eta ama ospetsu eta beti Birjina Maria txit dohatsuari; Mikel, Gabriel eta Rafael dohatsuei eta espiritu dohatsuen talde guztiei: serafin, kerubin, ahalmen, nagusi, aginte, botere, indar, aingeru eta goiaingeruei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 151. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baliteke nire perpaus hauek, "kargu, maila, maiestate eta ahalmen-igoera", zuretzat ulergaitz gertatzea, eta galdetu didazu ea nola sar ditzakedan ideia asko adiera bakar batean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 65. orr.

Ez zaigu zilegi zeregin hauek gure ahalmen ezaren aitzakiaren bidez baztertzea beren konponketa gauzen izaeran balego bezala.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 260. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zauri sakratuen mirari-ahalmena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 839. orr.

"Indar guztiz maitatzea" da, jarduera eta praktika perfektuez maitatzea, menpean hartuz abere-ahalmenak, kanpoko zentzuak eta ahala.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 98. orr.

Lehenbiziko mediku ikertzaileek gogo-ahalmen bakar baten hipertrofiatzat hartzen zituzten, batzuetan, savanten trebetasunak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.

J.D., kasurako, pertzepzio-ahalmen bikainaren jabe izan arren, ez zen oso marrazkilari ona.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 209. orr.

Zer da Naturaren argia? Zalantzan jarri ezin diren emaitzak sortzen dituen zerbait dela dio Descartesek; emaitza "nabariak" eta "argi eta garbi egiazkoak" ematen dituen kognizio-ahalmena dela, alegia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 105. orr.

Pertzepziozko eskemen existentzian oinarritzen da ikuslearen pertzepzio-ahalmen hau.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 87. orr.

Irudiak adierazpen modu global bat, iradokizun-ahalmen handikoa, jartzen du idatzizko formaren ordez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 233. orr.

Kanpoko sentsua irudikatu baino ez egiteak irudimenak determinatzen duen begiespen-ahalmen bera deuseztatuko luke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 293. orr.

Hortik dator truke librearen eta nazioarteko espezializazioaren garrantzia, horiei esker nazio bakoitzak hobeto ustiatu ahal izango baitu bere ekoizpen-ahalmena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

Ekonomia horien hazkunde-ahalmenean petrolioak izan dezakeen eragina, ordea, ez da oso argia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 129. orr.

Gero eta konkurrentzia-ahalmen gutxiago duten merkatu-egituren aldeko bilakaeraren hipotesia sortzen du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 67. orr.

Sona handikoak izan dira ekonomilarien izen onaren kalterako beren aurreikuspen ahalmenari buruz egin izan diren zenbait saio.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 26. orr.

Hara, AEBetako Erreserba Federalaren lehendakari ahalguztidun Alan Greenspan-ek prentsaurreko batean azaldutako oratoria ahalmenaren pieza bitxia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 24. orr.

Egintza esatean, ez dut nik ulertzen, adibidez, zurginaren edo errementariarengan aurkitzen den "arte-ahalmena", horiek "nolakotasuna"ren espezieari dagozkiolako, esana dugunez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 128. orr.

Zerutik baieztatua izan zen jainko-ahalmenaren mirarien bidez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 835. orr.

Sugea ere giza ahalmen bat da, irudimena, gizakiaren atal inportantea, baina deabruaren ekintzarako oinarri izan daitekeena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 13. orr.

Izan ere transnazionalek, beren erabaki ahalmenaren bidez, estatuen araudiei muzin egiteko gero eta aukera handiagoa dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 244. orr.

Maizenik, ordea, poliki-poliki hedatzen diren ideia okerrek [...] aurrera egiten dute oso erraz, erabakitze ahalmena duten talde indartsuen interesen aldeko direlako sarritan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 67. orr.

Testigantza goi-ahalmenentzat ere: arrazoiarentzat, borondatearentzat, maitasunarentzat.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 120. orr.

Lehenik, bere baitan bildu behar du, arima-zolara itzuli, bihotza jaso, bere goi-ahalmenak aurkitu, Jainkoaren presentzia barruan kontenplatu.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 85. orr.

6 ahalmen elektriko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Potentzia elektrikoa edo ahalmen elektrikoa zirkuitu elektriko baten energia elektrikoaren transferentzia abiadura da, hau da, elementu batek denbora tarte baten sortu edo xahutzen duen energia elektriko kopurua. ETC-entziklopedia   Potentzia elektriko, Wikipedia

7 ahalmen pasibo (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Orobat, beren objektua motorea mugikorrarekin bezala konparatzen duten ahalmen guztiak ahalmen pasiboak dira, eta beren ekintza jasatea da, hautemangarriak sentimena mugitzen duen legez. ETC-literatura, saiakera   Tomas Akinokoaren lan hautatuak II, Tomas Akinokoa (Julen Kalzada), Pentsamenduaren Klasikoak, 2004

8 ahalmen termiko (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Gorputz baten bero-ahalmena edo ahalmen termikoa gorputz zein sistema batera transferitutako bero energia kantitatearen eta honek jasaten duen tenperatura aldaketaren arteko kozientea da. ETC-entziklopedia   Bero-ahalmen, Wikipedia

9 bero ahalmen (corpusean ez dago; ETCn 362 agerraldi)

Gorputz baten bero-ahalmena edo ahalmen termikoa gorputz zein sistema batera transferitutako bero energia kantitatearen eta honek jasaten duen tenperatura aldaketaren arteko kozientea da. ETC-entziklopedia   Bero-ahalmen, Wikipedia

Esate baterako, igerileku olinpiko baten uraren bero-ahalmena edalontzi baten urarena baino handiagoa izango da. Oro har, bero-ahalmena tenperatura eta presioaren araberakoa da. ETC-entziklopedia   Bero-ahalmen, Wikipedia

Bestalde, etanolak gasolinak baino bero-ahalmen txikiagoa du, eta bion kantitate bera erretzean, etanolaren etekina %37 txikiagoa izango da gasolinarenarekin konparatuta. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 168 zbk., 2008 - iraila-urria

Funtsean, lehen alternatibaren oinarria da hiri hondakinak aurre-tratamendu mekaniko-biologiko planta batean -edo bitan- kudeatzea, eta horren osagarri izatea errausteko planta bat, baina soilik bero-ahalmen handiko hondakinak erretzeko. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-01-13

Izan ere, bero-ahalmena galtzen dute egunez egun, etxeetan hobeto banatzen ditugulako. ETC-prentsa   Berria, 2005-06-04

Fenomeno hori ez da hain zirraragarria, ordea, jakinez gero egur lehorrak oso bero-ahalmen txikia duela eta beroaren eroankortasun oso apala, ez baita hain gauza ezaguna, nonbait. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zenbakirik gabe bizi, John Allen Paulos (Josu Zabaleta), EHU, 2006

Era berean, karbono-portzentajea eta bero-ahalmena handitu egiten dira, eta osagai lurrunkorren edukia txikiagotu egiten da antrazitara iritsi arte; antrazita arroka metamorfikotzat hartzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia praktikoa Askoren artean, EHU, 2009

Hariaren materialak bero-ahalmen konstantea badu, hariko energia-galeraren erritmoa tenperatura-aldaketaren erritmoarekiko proportzionala izango da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012

Ur molekulen arteko hidrogeno-zubi ugarien ondorioz, urak bero-ahalmen espezifiko eta lurruntze-bero sor handiak ditu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

Petrolioa kalitatezko bero-ahalmena duen gasaren gabezia betetzeko ere erabiltzen dute. ETC-zientzia, zuzenbidea   Energia trantsizioak: iraunkortasuna eta demokrazia energetikoa, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

Urarentzat lortutako datu esperimentalak eta informazio bibliografikoa konbinatuz, tresneriaren bero-ahalmena kalkulatuko da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Metodologia esperimentala kimikan, Askoren artean, EHU/UPV, 2017

10 berotze ahalmen (corpusean ez dago; ETCn 41 agerraldi)

Gainera, hondakin batzuen berotze ahalmena oso baxua eta irregularra denez, erraustegiaren efizientzia ere baxua izango da. ETC-prentsa   Argia, 2010-11-28

Baina hondakinen berotze ahalmena ez da petrolioaren erdira iristen, beraz, tona kopuru bikoitza beharko du. ETC-prentsa   Argia, 2012-02-26

Organiko bustiak berotze ahalmena kentzen dio zaborrari: paperak ondo erretzen dira, plastikoek bero handia ematen dute, zapi eta oihalek ere bai, baina organikoa hezea da. ETC-prentsa   Argia, 2013-03-03

Hala, suaren berotze ahalmena gutxitu egiten da, eta sua itzaltzeko lanak eraginkorragoak dira. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2013-02-15

Erregaitzat erabiltzen da gehienbat, nahiz eta petrolioa baino berotze-ahalmen txikiagoa eduki; gainera, karbono dioxido gutxiago aireratzen du erretzean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Transesterifikazioak. Biodieselak. Nola lortu biodiesela sukaldeko olioa erabiliz?, Fernando Mijangos, Eneritz Anakabe, Sonia Arrasate, Gorka Bueno, Estibaliz Olivares, UEU, 2011

Aktinometroak erradiazio elektromagnetikoaren ahalmen termiko edo berotze-ahalmena neurtzeko erabiltzen diren tresnak dira. ETC-entziklopedia   Aktinometro, Wikipedia

Ziklo hidrologikoaren osagaia izateaz gain, ebapotranspirazioak berotze-ahalmenean eta energiaren antolakuntzan eragina du uraren egoeraren aldaketa dela eta, jasotako eta igorritako energia kopuruan oreka lortzen delako. ETC-entziklopedia   Ebapotranspirazio, Wikipedia

11 ekoizteko ahalmen

Gaur egun biltegi bat dugu, eta ekoizteko ahalmena asko gutxitu da.  Berria - Ekonomia   2004-04-15

Prezioa "erotu egin den arren» gehiago ekoizteko ahalmenik ez duela onartu du 'cartel'-ak.  Berria - Ekonomia   2004-08-04

Datu horiek, berez, zientzia eta goi mailako teknologia ekoizteko ahalmenaren adierazle ezin hobeak dira, baina ez digute esaten zein izan den Koreako garapenean izan duten eragina.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 153. orr.

Gainerakoari doakionez, gauza bat "ekoizteko" ahalmenaz beste ezaguera intelektualik ez dugunez, bera zuzenki eginez ez bada, Jainkoa "egile" gisa aurkeztu izan da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 110. orr.

Gizartearen aurrerakuntza zuzenean eta soilik ondasun materialak ekoizteko ahalmenarekin erlazionaturik dagoela pentsatzea akats handia da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 289. orr.

12 eros ahalmen (ETCn 305 agerraldi; orobat erosahalmen) erosteko ahalmena.

Langileak eros ahalmena galtzen ari direla azpimarratu zuen. iaz prezioak uste baino %0,8 gehiago igo zirenez, galdutako eros ahalmena ordainketa bakarrean konpentsatuko du hurrengo egunotan Madrilgo gobernuak.  Berria - Ekonomia   2006-04-13

LABek soldaten eros ahalmenaren hobekuntza defendituko du negoziazio kolektiboan.  Berria - Ekonomia   2004-01-16

Erretiro pentsiodunek gaur berreskuratuko dute iaz galdutako eros-ahalmena.  Berria - Ekonomia   2006-01-20

Bestetik, agente ekonomikoei ere seinale bat igortzen die, inflazioa handitzea ez duela onartuko adieraziz eta, beraz, euroa eros ahalmena babesteko txanpon egonkorra dela agertuz.  Berria - Harian   2005-12-02

Deitoratuz ere lanpostu galtzeak eta eros-ahalmenaren ttipitzea.  Herria   2005-10-06

13 eroste ahalmen (ETCn 51 agerraldi) erosteko ahalmena.

Bizi-kalitateak, ordea, eroste ahalmenaren alderdi kuantitatiboaz gain, gizarte bateko norbanakoen harreman esparrua osatzen duten gizarte, ekologi eta, besteak beste, kultur alderdiak jasotzen ditu.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 42. orr.

Gure eroste-ahalmena areagotuko da etorkizun hurbilean ere.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 118. orr.

14 erosteko ahalmen (ETCn 1.102 agerraldi) erosteko ahalmena.

Dena den, argi utzi behar da bizi maila ez dagoela zertan erosteko ahalmenarekin lotu.  Berria - Gaiak   2004-03-24

Herri Urratseko kamiseta ugariez gain, erosteko ahalmen finkatua zuten jendeei "oparitzeko".  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 33. orr.

Familia eta jende haietako askok erosteko ahalmen handia zuten, eta azterketa polita egin liteke haiek sortutako negozio, enpresa eta zerbitzuei buruz.  Askoren artean   «Rataplan» - 58. orr.

Behialako garai batean nire erosteko ahalmena zuhurki administratzen zekien erosle irizpideduna nintzela amestu banuen ere, orain dena zen diferente, eta makina bat galderak galarazten zidaten loa: hiru edo lau erreprodukzio-buru?  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 83. orr.

Bizi-mailak erosteko ahalmena islatzen digu, haztapen kuantitatiboa da beraz.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 42. orr.

Geroz eta elikagai pertsonalizatu gehiago eta zehatzagoak (tamainak, itxurak, ukituak, aurkezpenak, aditiboak, usainak, ontziak...) izango ditugu eskura, erosteko ahalmena gora joan ahala.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 52. orr.

Gauza etengabe nahasten da, ordea, kontratu horien gainean kontratuak erosteko ahalmena baitago, eta era berean, kontratu berri horien gainean beste kontratu batzuk egitekoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 228. orr.

"Erosteko ahalmen handiko eta enpresa handietako bezeroek», adierazi zuen.  Berria - Ekonomia   2004-06-13

Adegik hiru urterako hitzarmena proposatu du (2004-2006) KPIren hazkuntzaren soldata igoera baliokidearekin, "langileen erosteko ahalmena ez murrizteko».  Berria - Ekonomia   2004-03-04

Jaurlaritzaren eskaintza ekonomikoa "ez da nahikoa inolaz ere, eta ez du erosteko ahalmena berreskuratzeko aukerarik ematen».  Berria - Ekonomia   2004-12-21

15 goi ahalmen

Goi-ahalmenetan, bereziki arrazonamenduan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 73. orr.

Bihotza jaso, bere goi-ahalmenak aurkitu, Jainkoaren presentzia barruan kontenplatu. Logika orokorra ezagutzaren goi-ahalmenen sailkaketarekin zuzenki bat datorren plan baten gainean eraikitzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 90. orr.

Bada beste testigantza bat goi-ahalmenetan, borondatean, maitasunean dagoena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 121. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

ahalmen bat (31); ahalmen bera (6); ahalmen berezia (6); ahalmen edo (8); ahalmen ekonomikoa (7); ahalmen eta (40); ahalmen gehiago (7); ahalmen gisa (8); ahalmen gutxiago (5); ahalmen guztia (18); ahalmen guztiak (21); ahalmen handia (34); ahalmen handia du (6); ahalmen handiagoa (27); ahalmen handiz (26); ahalmen handiz atera (7); ahalmen handiz eta (9); ahalmen harrigarria (7); ahalmen hau (12); ahalmen hauek (5); ahalmen hori (65); ahalmen horiek (14); ahalmen horien (5); ahalmen horrek (11); ahalmen horren (5); ahalmen hurriko (26); ahalmen hurriko haurrak (7); ahalmen hurriko haurren (8); ahalmen izugarria (12); ahalmen militarra (6); ahalmen miragarria (5); ahalmen mugatua (5); ahalmen nuklearra (7); ahalmen oro (10); ahalmen osoa (15); ahalmen txikia (5); ahalmen urriko (32); ahalmen urriko haurrak (6); ahalmen urriko haurren (9); arrazoimenaren ahalmen (5); baina ahalmen (6); baino ahalmen (11); baino ahalmen handiagoa (6); bere ahalmen (42); beste ahalmen (8); da ahalmen (5); den ahalmen (7); du ahalmen (8); duen ahalmen (21); duten ahalmen (12); egiteko ahalmen (11); eta ahalmen (62); gero eta ahalmen (5); gure ahalmen (13); hain ahalmen (6); halako ahalmen (6); hartzeko ahalmen (5); indar eta ahalmen (6); jainkoaren ahalmen (6); nire ahalmen (7); pentsatzeko ahalmen (5); sortzeko ahalmen (5); zer ahalmen (6); zeure ahalmen (7); zuen ahalmen (6)

adierazteko ahalmena (5); ahalmena baduela (8); ahalmena baino (7); ahalmena da (22); ahalmena dauka (6); ahalmena du (22); ahalmena duela (13); ahalmena duen (19); ahalmena duena (5); ahalmena dute (20); ahalmena dutela (13); ahalmena duten (9); ahalmena edo (11); ahalmena eman (41); ahalmena eman zien (9); ahalmena eman zion (8); ahalmena emango (7); ahalmena ematea (5); ahalmena ematen (23); ahalmena erakutsi (5); ahalmena ere (27); ahalmena eta (61); ahalmena ez (28); ahalmena galdu (15); ahalmena handitu (5); ahalmena handitzen (15); ahalmena handitzen edo (14); ahalmena izan (23); ahalmena izan behar (7); ahalmena izango (20); ahalmena izango du (6); ahalmena izatea (12); ahalmena izateko (5); ahalmena murrizten (5); ahalmena murriztu (6); ahalmena tipitzen (6); ahalmena tipitzen edo (6); ahalmena zuen (7); ahalmena zuten (5); aritzeko ahalmena (5); aukeratzeko ahalmena (10); barkatzeko ahalmena (5); baten ahalmena (12); bere ahalmena (18); bere iharduteko ahalmena (11); beren ahalmena (5); bihurtzeko ahalmena (5); dena ezagutzeko ahalmena (5); dibortziorako ahalmena (5); duen ahalmena (33); duten ahalmena (20); edo ahalmena (12); egiteko ahalmena (71); egiteko ahalmena eman (5); ekoizpen ahalmena (15); emateko ahalmena (9); epaitzeko ahalmena (5); erabaki ahalmena (18); erabakitzeko ahalmena (46); erakartzeko ahalmena (5); eramateko ahalmena (6); eros ahalmena (7); erosketa ahalmena (6); erosteko ahalmena (36); eta ahalmena (31); ezagutzeko ahalmena (16); ezagutzeko ahalmena ematen (5); garatzeko ahalmena (7); gizakiaren ahalmena (5); gogoratzeko ahalmena (6); gorputzaren ahalmena (5); gorputzaren iharduteko ahalmena (10); gure ahalmena (6); gure iharduteko ahalmena (7); haren ahalmena (16); haren iharduteko ahalmena (12); hartzeko ahalmena (10); hitz egiteko ahalmena (6); horretarako ahalmena (7); iharduteko ahalmena (49); iharduteko ahalmena handitzen (12); iharduteko ahalmena tipitzen (6); ikusteko ahalmena (11); indarra eta ahalmena (7); izateko ahalmena (11); izpirituaren ahalmena (5); izpirituaren pentsatzeko ahalmena (6); jainkoaren ahalmena (23); jarduteko ahalmena (5); menperatzeko ahalmena (7); mugitzeko ahalmena (8); nire ahalmena (6); pentsatzeko ahalmena (19); sendatzeko ahalmena (5); sortzeko ahalmena (17); suntsitzeko ahalmena (6); uzteko ahalmena (5); zeure ahalmena (6); zigortzeko ahalmena (5); zuen ahalmena (6); zure ahalmena (5)

ahalmenak baino (6); ahalmenak eta (11); ahalmenaren arabera (19); ahalmenaren araberakoa (7); ahalmenari dagokionez (5); ahalmenari esker (5); ahalmenaz eta (6); ahalmenetik kanpo (7); ahalmenik edo (5); ahalmenik ez (43); ahalmenik ez duela (5); ahalmenik ez duen (5); ahalmenik gabe (25); ahalmenik izango (5); aurre egiteko ahalmenik (5); baten ahalmenak (7); bere ahalmenak (10); bere ahalmenaren (8); bere ahalmenaz (15); bere ahalmenen (7); du ahalmenik (7); duen ahalmenak (5); duen ahalmenaren (9); duen ahalmenaz (5); egiteko ahalmenik (15); erabaki ahalmenik (6); erabakitzeko ahalmenik (5); eros ahalmenaren (6); eta ahalmenak (9); eta ahalmenaren (5); eta ahalmenaz (7); eta ahalmenen (7); eta ahalmenik (5); ez du ahalmenik (7); haren ahalmenak (7); hartzeko ahalmenik (6); jainkoaren ahalmenaz (5); zeure ahalmenaz (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus