Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahalketu, ahalke(tu), ahalketzen (orobat ahalgetu) 1 da/du ad lotsatu.

-Aitari hitz eman nioan, eta bete egin behar nian hari emanikako hitza, nitaz ahalke ez zedin amoreakatik, ezta nihaur neure buruaz ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 253. orr.

Maitasun sentimendu hark eraginik-edo, ahalketu nintzen, halako batean, hura bakarrik uzteagatik eta harengan ez sinesteagatik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 130. orr.

Gelazain herabekeriez bete hura hanbatenaz gehiago ahalketu zen, non nire asmoak sendotu nahi izan zituen zital hark ezarrarazi baitzion janzkera bat urtaroaren araberakoa, ez ordea zilegizkoa.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 143. orr.

Gizon hori Parisen jaioa balitz bezain frantsesa da, eta nola zahartua baita ateratzen zaizkio gauza batzuek erakusten dutenak haren lehia halako gisan non ahalketzen baitzara haren entzutean edo, horretaz penarik ez hartzeko, bere adin handiak zentzua galarazi diola asmatzen duzun.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 26. orr.

Ezin adieraz diezazuket zenbatez ere nintzen ahalketua: beharrik han ez zen ama baizik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 41. orr.

Begiak hertsi nituen, ahalketurik, barrabaskerian harrapaturiko haurrak bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 321. orr.

Gainera, erabat ahalketurik barkazio eske zerbitzariarengana bueltatu nintzenean, hormako ordulariagatik konturatu nintzen ordu erdi pasatua zela zuzendariarekin eta bulegoko bezerorik hoberenarekin nuen hitzordutik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 248. orr.

-Aitak aurpegira txistu egin izan balio, ez al zuen zazpi egunez ahalgeturik egon beharko?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 202. orr.

Horixe, edo menturaz ama ahalketzen zuen arrebaren konturen bat komentatu behar zidan, ez zuen alabarekin harreman gozoa ukan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 21. orr.

Horregatik ahalketzen nau Eustakiok ageri dien gogortasun honek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 190. orr.

Lagunok! Lotsatzen eta ahalketzen gaitu pagano batek sakonki egia hau ulertu izanak, gu geu urruti geratzen garelarik, arrotz bezala.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 78. orr.

Beldurrak ahalketu ninduen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 264. orr.

Deus guti ahalketzen ninduen norekin bai-norekin ez hautu krudela egiteak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 126. orr.

Ahalkea da, alabaina, ahalketzen gaituen ekintza bati darraion Tristura.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 367. orr.

Ez naiz behin ere arranditu edaten dudana edateaz, baina ahalketzeko arrazoirik ere ez dut ikusten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 112. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Isilik gelditu zen hantxe, izterrean azkura nabaritzen hasi zen arte, deabru ahalketua.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 130. orr.

Anaia ahalketua sukalderatu zen, Jakesen lehen auzo xifritua itzaletik segika zekarrela, madarikari.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 332. orr.

Eta ni karkailaka lerratzen nindunan hire aurpegi ahalketua mirestean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 207. orr.

Pentsa dezakezu nire behako ahalketuak ez zirela ausartzen nire garailearen begiak bilatzera: baina modu apalagoan zuzendurik hari buruz, berehala jakinarazi zidaten sorrarazi nahi nuen ondorioa ari nintzela erdiesten.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 273. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahalketu egin (3); ahalketu nintzen (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus