Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahalketi izond/iz lotsatia.

Hamar luis eskaini nizkion zerbitzu xume horren truk: baina neska ahalketi bat baizik ez nuen kausitu, herabekeriez betea edo ahalketsua, ez neure hitz ederrez ez diruaz arrazoipidera nekarkeena.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 142. orr.

Beti lurrera begira ikusi zuen, neska ahalketi baten gisan gorritua, ahoa irekitzera ere ausartzen ez zela.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 42. orr.

Azken finean Dancenyk Volanges ttipiarekin duen jokabidearen eta nik Tourvel andre ahalketiarekin dudanaren artean, gehienaren eta gutxienaren arteko aldea baizik ez dago.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 178. orr.

Emakume ahalketi sentikor hori hainbat gehiago izutzen du sentimenduak presunak baino.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 361. orr.

Horretarainoko zentimetro urrien tartea gainditurik, bakoitza bere kontrarioa ukika ari zen orain, tribu afrikarren bateko esploratzaile ahalketiak iduri, aspaldi handian elkar ikusi gabe eta bata bertzearen azterrean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 366. orr.

Banakusazu, bizkonde, jantzi arinetan, urrats ahalketi eta neurritsuz ibiltzen, eta nire garaileari segurantzarik gabeko esku batez atea zabaltzen?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 278. orr.

Ahalketia eta debota da, eta beraz hotza eta iharra dela diozu?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 52. orr.

Gidatu ditut haren urratsak hala lubaki bat gainditu behar izan genezan; eta, nahiz oso arina den, emakume hori are da lotsatiagoa: jakinen duzu ahalketiak beldur izaten direla lubakitik aitzina jotzeko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 52. orr.

Plazerrik ba ote da ahalketiekin?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 49. orr.

Ahalketi eder hura ez zen bazkaltzeko orena arte jin, eta jakinarazi zuen buruko min handia zuela.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 131. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahalketi eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus