Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahalkemangarri izond ahalkea ematen duena, lotsagarria.

Ez al da hau guztia ahalkemangarria?  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 182. orr.

Ahalkemangarria bada ere, horiek eta anderearekilako aiherkundea ziren nire paisajeak.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 36. orr.

Ahalkemangarria duk, bai, Extremaduratik ekarri dituzten goseak hildako hok ari gaituk grebara bulkatzen makinistok gai ez garelakotz pausaldi mendrena egiteko, ustelduak gaudek, nardatzekoa duk, Eustakio.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 194. orr.

Sos pizar batzuk dauzkadanean -aski manera ahalkemangarrian erdietsiak, zertarako uka-, ardo baten hartzerat-edo bertaratzen naiz.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 83. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus