Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Noiztik zegoen siberiar abegitsu haren etxean? Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 200. orr.
Aurrerantzean ere gizaseme lerden eta abegitsuak joango zitzaizkion bisitan, eta adi-adi entzungo zuten haren hegoaldeko doinu nagia. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 218. orr.
Pentsatu dut hori besterik ez dela agian bidaia guztien helburua, 'bizitza' deitzen dugun bidai luze honen objektua: gure urteak pasatzeko leku abegitsu bat eskainiko diguten begi batzuk aurkitzea. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 44. orr.
Haurrak balira bezala baitatoz, hitz abegitsuren bat entzutearren edo bizkarrean zapladatxo batzuk hartzearren. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 49. orr.
Lo egon arren egin zion harreraren leuntasunak xarma abegitsua adierazten zuen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 111. orr.
Jendearen aldetik berriz, jarrera abegitsua da. Berria - Euskal Herria 2006-03-22
-Baita zuei ere -andrearen diosal abegitsua-. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 17. orr.
Ez ziren isilune abegitsu eta lagunartekoak, jendea elkartuta dagoenean tarteka gertatu ohi diren horietakoak. berak ez du osatzen denborarik gabeko liburutegia, ezta liburutegi guztien lekua ere; baina bera ez da, ezta ere, ahanztura abegitsua, hitz berri guztiei bere askatasunaren jardute-eremua irekitzen diena. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 141. orr.
Udaberriko epeltasun abegitsua etorri zen neguko hotz mingarria ordezkatzera. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 224. orr.
-Ham and eggs, zerbait bero nahi badu berorrek -gomendatu zion Franzek Vienako zerbitzarien modu abegitsuan. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 77. orr.
Han edo hemen jo ondoan kanpora ateratako soldaduak gure murru abegitsuetara itzultzen zirelarik, premia zuten norbaiten babesa. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 228. orr.
Emazteak jakin-min abegitsuz begiratu zion senarrari. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 134. orr.
Beatriceren ahotsa leuna da, abegitsua, parean dugun itsaso puskaren antzekoa. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 142. orr.
-Ikaragarri abegitsua iruditzen zait -esan zuen emakumeak-. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 24. orr.
Lazeria gorrian bizi ziren greziar apezpiku guztiak ez ziren batere abegitsuak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 225. orr.
Abegitsu hartuko zuten hartu ere, baina nekez eskuratuko zuen haien etxeetan biderako behar zuena! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 224. orr.
Izoztu egiten dira gizonen biboteak eta abereen muturrak, baina abegitsu distiratzen du leiho txiki batek hor goian, etxebizitza bateko laugarren solairuan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 376. orr.
Okulista presaka doa, eta Lizarriturri potoko esnea baino lasaiago dator barrara, abegitsu, okulistarena egitera, entzuten egon zaizkionekin askotan egiten duen legez. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 59. orr.
Tarte bat pasatuta, ostera, damutu zait berarekin hain abegitsu jokatu izana. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 72. orr.
Oso abegitsu portatzen da nirekin, eta ni ikustera joatea egiaz gustatzen zaio, nik uste. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 243. orr.
abegitsu eta (4); abegitsu hartu (3); eta abegitsu (3)