Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire esku dardaratiek, gordailu ahalkegarri hori harturik, esku tinko eta lasai batek emana dela sentituko dute! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 400. orr.
Gaztaroko sekretu ahalkegarria bailitzan. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 293. orr.
Ez zuen laguntzen Tom gizendurik egoteak, behialako mardotasun hura ia erabateko potolotasun ahalkegarri bihurtu izanak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 35. orr.
Badira mintzaira egokiak, behar bezalakoak eta badira mintzaira txarrak, ahalkegarriak, lotsagarriak. Herria 2005-06-30
Zirkoetan eta plazetan egiten diren zezenen eta basabereen lasterkatzeko ikusgarriak eta deabruen baina ez gizakien ohidura odoltsu eta ahalkegarri horiek. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 103. orr.
Amaren gorpua nolabait orain hire etxean dagoelarik, ahalkegarri gertatzen zaidak gaurkoan hiri besterik ezer aipatzea. Txillardegi «Putzu», 1999 - 225. orr.
Seme bat amarekin etzatea ahalkegarri zela. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 97. orr.
Zu bezain abila eta indartsua denean, gerorako ahalkegarri izan litezkeen gauza batzuk gordean eta isilean atxiki behar dira. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 141. orr.
Pierre Diharce-k, Zainketa Komiteko Hiriart eta Harismendi herritarrak ondoan zituela, Herriko Etxeko balkoitik euskaraz leitu zuen Sara, Itsasu eta Azkaine herriak ahalkegarriak zirela zioen dekretua. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 246. orr.
Oro zaizu damugarri, mingarri, ahalkegarri. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 178. orr.
Ahalkegarria zaizu ahulezia, tipitatik kiroletarako erakutsi duzun ezintasuna. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 91. orr.
Ahatara bakoitzean euskalduntzen ninduen, ene onanismo gastronomikoaren bizio ahalkegarria azaltzen nion neskari, armairuetan ikastolako atorrak eta Nafarroa Oinez 95eko kirol galtza pareak bilatzen nizkiola. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 204. orr.
Haietarik bat, kronikagilearen ahalkegarri, ETAkide izateagatik kondenatua zen, eta profugo dabil oraindik. Berria - Kultura 2004-06-27