Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ahalkegabeki adlag lotsagabeki.
Izan ere, nengoen tokian nengoela, ez al nuen hagitzez ere hobe neure mihiaren gobernatzea eta isilik egoitea ezen ez ausartki eta ahalkegabeki hitz egitea? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 58. orr.
Halatan, irri maltzur batekin umiliazioneari umiliazionea eransten niola eta atsekabearen eta sufrimenduaren azal minduan hatz egiten, bihozgabeki eta ahalkegabeki, erran nion: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 334. orr.