Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ahalkegabe (orobat ahalgegabe) 1 izond/iz lotsagabea.
Izan ere, gero, bizitza errealean, nik erabil nitzakeen mila hitzen aitzinean, Mattinek bakarra edo bakar batzuk erabiltzen zituen, guztiz mintzen nindutenak eta bere mihi ahalkegabeaz jaurtikitzen zizkidanak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 107. orr.
Merkatuak bi neska-mutil koskorrei irribarre egiten ziela iduri zuen, haren erraldoi sabelaren idilio ahalkegabea baitziren, haren abesti librea. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 247. orr.
Ez al dakik ezen ahalkegabeak jaten dituela azkenean eper erreak, eta ahalkorrak ogi-mokorrak? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 478. orr.
2 (adizlagun gisa)
-Hara! -erantzun zion Cadinek ahalkegabe-. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 383. orr.