Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahalguztiduntasun (orobat ahalguztitasun) iz ahalguztiduna denaren nolakotasuna.

Beharrezkotasuna, amaigabetasuna, batasuna, mundutik at izatea (ez munduaren arima gisa), betikotasuna denboraren baldintzarik gabe, oropresentzia espazioaren baldintzarik gabe, ahalguztiduntasuna, eta abar, predikatu transzendental soilak dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 228. orr.

Badu harrokeriak batasun eta ahalguztiduntasunaren nolabaiteko gutizia, baina geriza bailitzan igarotzen diren aldi baterako gauzen jabetasunean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 208. orr.

Diruaren ahalguztiduntasun hori, sentimendu samurrak dituen gizon batentzat batere gustagarri ez dena, guztiz bikaina, miragarria iruditzen zitzaion Aracili, urrearen indarrari izadiak egiten zion holokausto bat iruditzen zitzaion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 57. orr.

Are gehiago, bekatu likits, itsusi eta larria zen inola ere haien begietan, baina aristokraziaren diruak nahiz Yusupov familiaren ahalguztitasunak edozer gauza estal zezakeen, eta hala gertatzen zen ia beti: aristokraten edozein gehiegikeria edo jokaera desegoki diruak konpontzen zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 242. orr.

Guztiarekin ere, Sufrah mogrebia (halaxe baitzen magoaren izena) lo geratu zela soilik narkotikoaren ahalguztitasunaz, eta areto nagusiko hogeita lau leihoetariko batetik ihes egin zuela, Aladinok printzesa xamurki besarkatzen zuen bitartean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 69. orr.

Itxurazko ahalguztiduntasunetik bat-bateko eroriko harrigarria da aro heroikoko botere barbaroaren ohiko patua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 159. orr.

Hortaz, eta arrazoi osoz, miretsi egiten dugu, baita bere xede ezeztaezinak ere, ez bakarrik gaitz guztiak bere ahalguztiduntasunaren menpe daudelako, baizik eta, baita ere, bere gorengo arrazoiaz, zoritxarren, oinazeen eta irainen menpe jartzen gaituelako.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 244. orr.

Hondoratze hura orobat izan zen pentsaera jakin batena: harmonian eta munduko gauzen arteko erlazio arrazionalen ahalguztiduntasunean oinarrituriko pentsaerarena, alegia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 137. orr.

Nola jarriko zuen legetzat bere ahalguztiduntasun eskubidea kentzen dion zerbait?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 124. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus