Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahalguztidun (638 agerraldi, 61 liburu eta 78 artikulutan; ETCn 1.851 agerraldi) 1 izond guztiz ahaltsua dena, zernahi ahal duena. ik guztiahaldun; guztiahaltsu.

Baina ni, haien defendatzailea, indartsua naiz, "Jaun ahalguztiduna" dut izena.  Elizen arteko biblia   Jr 50,34

Jaun ahalguztiduna gurekin! Jakoben Jainkoa gure gotorleku!  Elizen arteko biblia   Sal 46,8

Oraindik ez diozu ihes egin guztia ikusten duen Jainko ahalguztidunaren epaiari.  Elizen arteko biblia   2 M 7,35

Bildu ziren, beraz, eta beren Jainko ahalguztidunaren etxean lanari ekin zioten.  Elizen arteko biblia   Ag 1,14

Etengabe gogoan izan bezate Jesu Kristo gure Jaunak, Jainko bizi ahalguztidunaren Semeak, harkaitza bezala gogortu zuela aurpegia eta ez zela lotsatu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 139. orr.

Garbituko ahal ditu Jaunak Jakoben herritik horrela jokatzen dutenak, direnak direla, bai eta Jaun ahalguztidunari eskaintzak egiten dizkiotenak badira ere!  Elizen arteko biblia   Ml 2,12

Zu zara emaile bakarra, zu zuzen bakarra, ahalguztiduna eta betikoa!  Elizen arteko biblia   2 M 1,25

Jaun ahalguztiduna da Israelen Jainkoa!  Elizen arteko biblia   1 Kro 17,24

Hau dio Jaun ahalguztidunak: Nik atera zintudan larreetatik, artaldeen artetik, ene herri Israelen agintari izateko.  Elizen arteko biblia   2 Sm 7,8

Igorri zituzten, bada, gizon batzuk Xilora eta ekarri zuten handik kerubinen gainean eseria dagoen Jaun ahalguztidunaren itun-kutxa.  Elizen arteko biblia   1 Sm 4,4

Jainko Jaun ahalguztidunak kendu egingo die Jerusalemi eta Judari euskarri eta mantenu oro.  Elizen arteko biblia   Is 3,1

Zu zara indartsua, / zu zara handia / zu zara goi-goikoa, / zu zara errege ahalguztiduna, / zu Aita santua, zeru-lurren erregea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 67. orr.

Jauna, Jauna, Errege ahalguztiduna, zeure menpe duzu dena, eta ezin zaizu inor kontra jarri, zuk Israel salbatu nahi duzunean.  Elizen arteko biblia   EstGr 203,2

Guztiek Salbatzaile ahalguztiduna bedeinkatzen zuten, beren desira beteta ikustean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 253. orr.

Zure esku ahalguztidunak, ekai eragabetik mundua sortu zuenak, edozein bitarteko erabil zezakeen haiek zigortzeko.  Elizen arteko biblia   Jkd 11,17

Jerusalemi eraso egin zioten herrietan bizirik geldituak, urtero-urtero etorriko dira errege Jaun ahalguztiduna gurtzera eta Etxola Jaia ospatzera.  Elizen arteko biblia   Za 14,16

Egile ahalguztidunaren kontzeptua kolokan jarri, eta jendearen parte-hartzea bultzatu nahi dute aktore biek, egile askoren arteko antzezlan bat osatzeko.  Berria - Kultura   2006-03-26

Zuzendari ahalguztidunak arrisku hartzea erabaki du, eta, film bikaina egin badu ere, inoizko kritikarik bortitzenak jasotzen ari da.  Berria - Kultura   2006-02-01

Igandeko bozetan lehen ministro Silvio Berlusconi ahalguztidunari aurre egingo dion zentro-ezkerreko koalizioko hautagaia da egun.  Berria - Mundua   2006-04-07

Dmitri Piterman ahalguztidunaren kutunetako bat zen.  Berria - Kirola   2006-03-01

Portland izan zen aurre egiten lehena garaikur guztiak irabazten zituen Bartzelona ahalguztidunari, Europan eta Espainiako Ligan.  Berria - Kirola   2004-11-17

Konpainia estatubatuar ahalguztiduna hegazkin merkatuaren jaun eta jabe zen, Airbusen oso gainetik.  Berria - Ekonomia   2004-09-19

Auzitegi Nazionaleko epaile instruktoreen botere ahalguztidunarekin, legea komeni bezala interpretatzeko ahalmenarekin, ez da honezkero inor harrituko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-15

Dena dago osorik eta betegina Jaungoiko txit ahalguztidun harengan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 65. orr.

Eta Jainkoari erregutzen diot, berak, ahalguztidunak, hirukoitz eta bakarrak, bedeinka ditzala gauza hauek irakasten, ikasten, gogoan hartzen eta obratzen dituzten guztiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 152. orr.

2 (izen gisa)

Neu naiz Alfa eta Omega -dio Jainko Jaunak-, dena, zena eta etortzekoa, ahalguztiduna.  Elizen arteko biblia   Ap 1,8

Hari begira jarri eta lurreraino ahuspezten ziren eta, kanpotik eta barrutik makurtuta, Ahalguztiduna adoratzen zuten, esanez: "Adoratzen zaitugu, Kristo, baita eliza guztietan ere...".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 211. orr.

Behinola nire gazte denboran, Ahalguztiduna nirekin zegoenean eta nire seme-alabak ere neure inguruan nituenean, beraiekin egon nintzen bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 923. orr.

Jainkoaren indarraren arnas lurruna da, Ahalguztidunaren aintzaren jario garbia; ez zaio, beraz, inolako kutsadurarik eransten.  Elizen arteko biblia   Jkd 7,25

Ez zuen sumatzen Ahalguztidunaren zigorra gainera zetorkiola berehala.  Elizen arteko biblia   2 M 8,11

Olivaren joko ereduari heldu nahi dio berriro Alaveseko ahalguztidunak, gaur, Mendizorrotzan, Racingi aurre egiteko.  Berria - Kirola   2006-02-26

Zerbaitegatik da taldeko ahalguztiduna.  Berria - Kirola   2006-01-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahalguztidun baten (3); ahalguztidun eta (7); ahalguztidun honek (20); ahalguztidun hori (4); ahalguztiduna atera (3); ahalguztiduna atera zen (3); ahalguztiduna da (6); ahalguztiduna dela (3); ahalguztiduna eta (6); ahalguztiduna izan (3); ahalguztidunak bidali (4); ahalguztidunak bidali nauela (4); ahalguztidunak esan (5); ahalguztidunak esan du (5); ahalguztidunaren aurrean (4); ahalguztidunaren eskuinean (3); ahalguztidunaren eskuinean eserita (3); ahalguztidunaren eta (4); ahalguztidunaren izenean (12); ahalguztidunaren izenean diotsuet (4); ahalguztidunari eskerrak (5); ahalguztidunari eskerrak emanez (3); aingeruak jaun ahalguztidunaren (3); bartzelona ahalguztiduna (6); beza jainko ahalguztidunaren (3); da ahalguztiduna (4); dio jaun ahalguztidunak (50); du jaun ahalguztidunak (3); duzue jaun ahalguztidunak (3); entzun jaun ahalguztidunak (3); eta ahalguztidun (3); eta ahalguztiduna (7); eta ahalguztidunaren (5); eta jainko ahalguztidunaren (4); eta jaun ahalguztidunaren (3); hitz ahalguztiduna (5); hitz ahalguztiduna atera (3); jainko ahalguztidun (14); jainko ahalguztiduna (29); jainko ahalguztidunak (6); jainko ahalguztidunaren (30); jainko ahalguztidunaren eta (4); jainko ahalguztidunaren izenean (7); jainko ahalguztidunari (10); jainko ahalguztidunari eskerrak (3); jainko jaun ahalguztiduna (4); jainko jaun ahalguztidunak (13); jaun ahalguztidun (28); jaun ahalguztidun honek (19); jaun ahalguztiduna (46); jaun ahalguztidunak (161); jaun ahalguztidunak bidali (4); jaun ahalguztidunak esan (5); jaun ahalguztidunaren (33); jaun ahalguztidunaren izenean (3); jaun ahalguztidunari (12); milan ahalguztiduna (3); piterman ahalguztidunak (3); piterman ahalguztidunaren (3); zuen ahalguztidunak (6); zure hitz ahalguztiduna (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus