Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abegikortasun 1 iz abegikorra denaren nolakotasuna.

Gorputzarekin eta zentzumenekin hartzen diete haiek gauzei neurria, abegikortasuna edo gogaikarritasuna.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 28. orr.

Ez zaio ahazten, normalean, eta eskertzen diot abegikortasun hori, nire baitan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 125. orr.

Irakiarrek oso ondo hartu gaituzte, ohiko abegikortasunarekin.  Berria - Mundua   2004-04-29

Gauza batzuk behintzat lehen bezala mantentzen dira: kanpotarrekiko abegikortasuna, momentuan pentsatzeko joera, patxada eta lasaitasuna, familiaren garrantzia eta zaharrekiko errespetu erabatekoa.  Berria - Kultura   2004-11-30

Halaxe eleztatu zitzaigun hura, abegikortasunez, bai, baina baita engainamendurik gabe ere: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 537. orr.

Haren abegikortasunaz abusatu zuten, haren ontasunaz, ez zituela-eta iraindu nahi ez eta inorekin malmetitu ere.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 52. orr.

Sukalde epelean eseri ziren familiarekin, eta Landakoetxetarrek, abegikortasun hutsez, galdera gutxi batzuk egin zizkieten egindako bidaien gainean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 366. orr.

Abegikortasun gehiegizkoa, esan bezala, handiegia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 154. orr.

Komunitate-homogeneotasunaren ideala, Mendebaldeko Kristandadeak bere giroan arrotz ziren juduenganako izan zuen abegikortasun-falta bereziaren zio politikoa zena, indartu egin zen denboran zehar ekonomi eta gizarte-garapenagatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 202. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus