Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ahalgabe 1 izond ahalik ez duena.
Zeren eta erronka hari Johanan ben Zakkai errabinoak erantzun baitzion judaismoari erakundezko egitura bizigabeki zurruna eta aztura psikologiko pasiboki setatia emanez, honek gai egin zuelarik bere talde-bizitza bereizgarria gordetzeko politikoki ahalgabea zen diasporaren buztinezko bizileku hauskorrean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 266. orr.
2 adlag ahalik gabe.
Horregatik, ahalgabe uzten gaituen erlijioaren aurrean, ahala geure eskuetara bihurtzen duen eta larritasun horretatik, anxia cordis horretatik, askatzen gaituen jakinduria bat aurkezten du. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 8. orr.