Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahalegintxo iz adkor ahalegin xumea.

-Tira, Bautista, ahalegintxo bat -oihu egin zuen Martinek, burua leihatilatik atereaz-.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 184. orr.

Badakizu esaera zaharra: "Jainkoari erreguz, beharrari mailuz", eta gu, orain artean, hitz eta pitz aritu gara, maisuak eta bere aldekoek beren ahalegintxoa egin duten bitartean.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 69. orr.

Carlos Argentinok, miresmen arranguratsuz, hizpidera ekarri zuen ez zuela uste huts egiten zuenik sendo epitetoa egozten bazion Alvaro Melián Lafinur-ek zirkulu guztietan bereganatua zuen prestigioari, eta letragizon horrek, nik neure ahalegintxoa eginez gero, pozez xoraturik egingo ziola noski hitzaurrea poemari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 163. orr.

Heriok kementsu hitz egin zuen, Adaren jarrera makurtzeko: arren, egin zezala ahalegintxoa; ezin ziola ezezkorik eman...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 54. orr.

Jakina, bere aitona ezagututa, José Saramago bera ere zuhaitzen aldera lerraturik ikusten dugu: bere aldetik ahalegintxoa egiten zuhaitzen alde eta haien laguntzan.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 144. orr.

Gaur egun ez dago teoria globalik gai honi buruz, eta ondoren datorrena ez da, beren abiapuntuek elkarrengandik urrunduz daramatzaten ikuspuntuetatik abiatuta horrelako teoria bat zirriborratzeko ahalegintxo bat baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 175. orr.

Fraide ikasleetakoak ia denak, Arantzazun teologia ikasten geniharduela egindako ahalegintxoa da: hain erraza baikenuen ikasle garaian lantxo zenbait ikasketekin uztartzea.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 51. orr.

Eta halaxe, hariari berriro oratu aurretik ahalegintxo bat egin nuen, Chim haren izena gogora ekartzearren.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 155. orr.

Adibidean barrendu naizenez, saia dezadan halako konparaketa ahalegintxo bat.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 12. orr.

Bera ere nire zain bizi den zelatan ari naiz, eta horretarako egiten dituen ahalegintxo uzkurrak sumatzen ditudan bakoitzeko jauzika hasten naiz pozaren pozez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 220. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahalegintxo bat (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus