Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abegikor (ETCn 662 agerraldi) 1 izond pertsonez mintzatuz, abegi ona egiten duena. ik abegitsu. (pertsonez)

Egeak, berean itxita, zin egin zuen Haydn zela San Luis uharteko denda hartan ikusitakoa eta gaineratu zuen gizon abegikorra zela, atsegin eta beroaz gainera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 140. orr.

Turko bikaina zen; ez arabiarra, turkoa baizik, lodia, abegikorra, xarmagarria, turkoz jantzia, turbante eta guzti, bizkarrean seda saltegi oso bat zeramana, Frantziako Antzerkiko egiazko turko bat, beraz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 262. orr.

Pentsatu dugu ezen aterbe seguragoa izan daitekeela zuentzat guarnizinoko gartzela, Fernando Pachecoren ostatua baino, gure soldadu hauek zaintzaile ezin abegikorragoak direnez gero.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 556. orr.

Zein leuna zen, zein abegikorra, zein gozoak haren usainak!  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 154. orr.

Martak, bere neurrien barruan abegikor izaten saiatu arren, gozotasunik ez zuen irribarre saiakera haietako bat egin eta kanpoko ateko kisketa bikoitza itxi zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 35. orr.

2 (bestelakoez)

Zoragarria litzateke! -hitz abegikor batek ez zuen sekula hainbesteko eskerrona sorrarazi berarengan-.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 53. orr.

Hitz eta keinu abegikorrak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 83. orr.

Irri abegikor batekin hurbildu eta muturreko bat eman niezaiokeen, modurik zakarrenean.  Berria - Kultura   2004-11-14

Einsteinen ahoak irribarre abegikorra egiten zuen, baina begiek ez zuten ezer utzi aztertu gabe.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 14. orr.

Ostalersa, Basquetz anderea, emakume ezin hobea da, behako espiritual, abegikor, gozo eta alegerakoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 123. orr.

Buruak nire aldera itzuli badituzte ere, ez diet niri entzuteko jarrera abegikorrik ikusi.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 178. orr.

Gure garaion, naturaren ikuspen suntsitzaile hau askoz gaitziago zaigu, harengandik ama baten altzo abegikorra bakarrik nahi baitugu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 9. orr.

Kafetegia ez zen handia, baina txukuna eta abegikorra ematen zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 53. orr.

Toki alai eta atsegina, toki bero eta abegikorra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 284. orr.

Behin barruan, gidariak eskailera tailatu luzean gora eraman zituen, lehenengo solairura, eta gero gela abegikor batera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 28. orr.

Ateak itxita izan arren, teilatupe irekiak eta arkupeak behintzat abegikorrak izaten dituzte Euskal Herriko elizek.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 79. orr.

Pintatuko horma eta erretako autoen berri ematen zionean, atzerrian emandako hiru hilabeteen oroitzapenetan murgiltzen zen eta Parisen pasatutako astebetea ekartzen zuen gogora -hiri ireki eta abegikorra, jende atseginekoa irizten zion-, hala nola Norvegiara egindako bidaia.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 46. orr.

Lanerako esku merkea ongi etorria zen Fronte Popularraren Frantzia abegikorrean ere.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 50. orr.

Combesek, hala ere, dimisioa aurkeztu zuen 1905ko urtarrilaren 18an, eztabaidatuko zen egitasmoa elizarekiko sobera abegikorra zela argudiatuz.  Berria - Harian   2005-12-09

Harryren iritzian, aitorlekua bezain abegikor eta pribatu irudikoa zen tokia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 141. orr.

3 (adizlagun gisa)

Monikek abegikor begiratu zion Karli.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 52. orr.

Pertzepzio imajinatiboak "halako kateakuntza" baten arabera batzen dira: denboran hurrenez-hurrenezkotasunak afekzioen ideiei ezartzen dien ordenak, zeinak giza gorputzak abegikor jasotzen dituen. Hau ama bezala aterako zaio bidera, emazte gazteak bezala hartuko abegikor.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 19. orr.

Amaliak, ohi ez bezala, irribarretsu bezain abegikor hartu baininduen bere etxeko atea ireki bezain laster.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 50. orr.

Atariraino lagundu zuten Mijail printzea, eta alkateak han agurtu zuen, irribarre maltzurrez, abegikor.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 118. orr.

Sartu borda barrura nahi baduzue -eskaini zigun abegikor-.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 115. orr.

Altxa egin zen, sorbaldan jo zizun abegikor.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta abegikorra (3); irri abegikor (3); irribarre abegikorra (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus