Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Isabel I. erreginaren aginduz, 12 behatoki nagusiren muntaia ahalbideratu zen. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 52. orr.
Proiektuak zehatzago lan egitea ahalbideratuko digu, eta hori beharrezkoa da, kulturan diru publikoarekin ari garenon artean, batez ere. Berria - Kultura 2004-01-15
Lortu behar duguna da bide baketsu eta demokratikoen bidez egitasmo politiko ezberdinen garapena ahalbideratuko duen prozesu bat abian jartzea. Berria - Euskal Herria 2004-01-31
Berdintasun Legea onartzeko balio izan ez arren, behintzat talde politikoen jarrera argitzea ahalbideratu zuen atzo arratsaldeko saioak. Berria - Harian 2005-02-18
Notarioen jardunek eta euskal herritarren jaidurek luzaroan ahalbideratu zuten, Code Civil horren azpian, baserriak oso-osorik zaintzea, ezkontza kontratuak eta oinordeko bakarraren izentazioa tartean zirela. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 28. orr.
Hitzaren barruan silabak eta letra multzoak errepikatzen diren bezalaxe, hitzen arteko kontaktuak ere errepikapena ahalbideratzen du. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 39. orr.
Zer ahalbideratzen du zehazki Europako Batasunak? Berria - Ekonomia 2004-11-13
Utopiaren abenturak gizakiago egiten gaituen aldi berean, El Doradokoak aberetu egiten gaitu, Colonek -giza irrikak- deskubritutakoa konkistatu behar pragmatiko bezain basatia ahalbideratzeko asmatzen baitira urrearen inguruko sineskeria eta fabulak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 18. orr.
Bide estu eta meharra, horratio, dibortzioari ahalbideratzen zaiona. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 24. orr.
Berezko harreman horiek ahalbideratzen dute herri baten nortasuna eta eitea ez galtzea. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 58. orr.
ahalbideratuko duen (3); horrek ahalbideratuko luke (3)
ahalbideratzen du (4); ahalbideratzen dute (4)