Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erabiliko ditugu Europak dituen legezko ahalbide guziak, bai eta estatuen arteko hitzarmen eta tratatuak, Ipar/Hego elkarlana ahalik eta urrunenera eramateko. Herria 2003-01-21
Ez nituen albora utzi hizkuntza unibertsalak; aztertu nituen esperantoaren nondik-norakoak [...] eta volapük-arenak, zeinak hizkuntz ahalbide guztiak ikertu nahi dituen, aditzak deklinatuz eta sustantiboak jokatuz. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 220. orr.
Egia da ahalbide honekin gaitza ere aukeratu eta bekatu egin dezakegula, baina egia da, halaber, aukeratzeko askatasunik gabe ezingo genukeela ikuspuntu moraletik portaera onik izan. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 18. orr.
Zalantzarik gabe, ahalbide asko dituzten taldeek bakarrik egin diezaiokete aurre halako eginahal eta diru desafiori. Berria - Kirola 2004-06-20
Ohiko estatu-nazioek beren subiranotasunaren ahalbide asko goragoko erakundeen eskuetan utzi dituzte. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 97. orr.
Herri zuhur eta zentzudunari bere agintariak aukeratzeko ahalbide ematea. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 113. orr.
Ahalbide berriak sortu dituzte, eskolak ideki. Herria 2003-05-15
Behar direla funski euskal hizkuntza erabiltzeko ahalbide konkretuak bidean ezarri, bereziki gazteeri buruz.Ideia hor dago, muntatzeko ahalbide teknikoak ere hor dira, falta da sostengu ekonomiko publikoa. Herria 2005-07-21
Natura sozializatzeko (edo suntsitzeko) ahalbide tekniko-zientifikoak berak bultzatzen du bere desagerpen edo moldaketa soziala. Berria - Gaiak 2004-12-09
Gero, lekua eskainiko duen herriak beharko ditu ordainez ahalbide ekonomikoak eskuratu. Herria 2001-11-15
Beti deskribatzen dira diskurtso-eremu mugatuetan, eta ez zaizkie aitortzen hasieran hedapenerako ahalbide mugagabeak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 73. orr.
Osakidetzako 224 langilek idazki bat sinatu dute, EAE Euskal Autonomia Erkidegoan anorexia, bulimia eta bestelako elikadura desorekak dituzten gaixoei "kalitateko zerbitzua" eskaintzen zaiela eta horretarako ahalbide egokiak daudela esanez. Berria - Euskal Herria 2004-05-01
Adituen ustez, Libiak ez du suntsipen arma programak garatzeko behar beste diru ahalbide. Berria - Mundua 2004-01-11
Donapaleuko egitura berri hori Pauekoaren azpi-egitura bat baizik ez da izanen, erabaki ahalbide guttirekin. Herria 2005-06-09
Gehiago dago "erreferentzial" bati lotuta, eta hau ez dago gauzez, egitez, errealitatez edo "izakiz" osatuta, baizik eta ahalbide-legeez eta existentzia-arauez. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 107. orr.
Mikroekonomian, ekoizpen ahalbideen muga, labur EAM ere deitua, bi produkturen kopuruak lotzen dituen grafiko bat da, ekoizpen-faktoreen kopuru finko batekin ekoitzi daitezkeenak. ETC-entziklopedia Ekoizpen ahalbideen muga, Wikipedia
ahalbide gehiago (4); ahalbide guztiak (3); ahalbidea ematen (3); ahalbideen arabera (3); ahalbiderik ez (7); ahalbiderik ez duenak (3); ahalbiderik gabe (3); bere ahalbideak (7); beren ahalbideen (3); dituen ahalbideak (3); erosteko ahalbiderik (5); erosteko ahalbiderik ez (4)